Klima-aldaketarekiko erresilienteak diren elikadura-sistema berrien bilaketak "nekazaritzako gazteriaren potentziala elikadura-sistema jasangarrietan" jardunaldia izan du ardatz, Euskadiko Familia Nekazaritzako Eskualde Batzordeak (CRAF) eta Munduko Landaguneak antolatuta. Amaia Antxustegi Iraunkortasuneko eta Natura Inguruneko diputatua izan da jardunaldira joan denetako bat, eta azpimarratu du Bizkaian "belaunaldi-berrikuntza kuantitatibo esanguratsua eta etengabea" dagoela sektore horretan.

"Familia-nekazarien potentziala aprobetxatu behar dugu ingurumena babesteko, ekosistemen aniztasuna, baliabideak, kultura eta bizitza artatzeko. Nekazari hauek gure ekosistema hurbilaren zaindariak dira. Eta horregatik aurre egin behar zaio mota horretako nekazaritzak duen arrisku nagusietako bati: belaunaldien arteko erreleborik eza. Familia-nekazaritzaren belaunaldi-iraunkortasuna bermatu behar dugu, gazteek lurra, informazioa, azpiegiturak eta finantza-zerbitzuak eskura izateko, merkatuak eta nekazaritzarekin lotutako politikak formulatzeko prozesuak garatzeko bideak ezarriz. Elikaduraren eta nekazaritzaren etorkizuna nekazari familiarren hurrengo belaunaldiaren esku dago. Errelebo-prozesu hori gertatzen ez bada familia-nekazaritza desagertu egingo da gure ingurune hurbilenean, eta, horrekin batera, desagertu egingo da klima-aldaketarekiko erresilienteak diren kalitatezko elikadura-sistemak lortzeko aukera ere", esan du Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak.

Antxustegik balioetsi egin du Bizkaiko Foru Aldundiak gazteak lehen sektorean sar daitezen egindako ahalegin ekonomikoa. "Indarrean dagoen Landa-Garapeneko Plana, 2015-2020 aldiari dagokiona, gauzatzen ari den urteetan 158 gazte lehen sektorean sartzea onartu dugu, horietatik % 35 emakumeak. Eta ez dugu inkorporaziorik baztertu aurrekontu-baliabiderik ez egoteagatik, 5,4 milioi euroko inbertsioarekin. Kontuan hartzen badugu gaur egun Bizkaian dedikazio nagusiko kalifikazioa duten nekazarien 707 ustiategi daudela, sektore honetan belaunaldi-berrikuntza kuantitatibo esanguratsua eta etengabea dagoela esan dezakegu" azaldu du.