Ermuko Udalak asteartean ospatuko du azaroko osoko bilkura
Datorren asteartean, azaroak 30, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, hileko osoko bilkura ospatuko du Ermuko Udalak. Ordu erdi geroago, hau da 19.30ean, bigarren deialdia egingo da, behar izatekotan. Bilera, beti bezala, Ermuko udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da.
Udalbatzak 10 puntuko gai-zerrenda jorratuko du. Lehenengoan, ohi bezala, bertaratutako zinegotziei gonbidapena egingo zaie landu beharreko gaien inguruan izan dezaketen edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten. Ondoren, urriaren 26an egindako Osoko Bilkurako akta onartuko da.
Hurrengo hiru puntuetan, azken asteetan kredituak transferitzeko eta gaitzeko onartutako Alkatetzaren hiru dekreturen berri emango da.
Eguneko seigarren gaia Ermuko Irisgarritasun Planaren behin betiko onarpena izango da, hasierako onarpen fasean udal talde politiko guztien aldeko botoak jaso ostean.
Eguneko zazpigarren eta zortzigarren puntuek ere hirigintza gaiak jorratuko dituzte. Lehenik, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualaren hasierako onarpena bozkatuko da, gaur egun Idesa enpresak San Lorentzon duen orubea bizitegi-erabilerakoa izan dadin. Jarraian, Betiondoko Plan Partzialaren aldaketa puntuala baloratuko da, partzeletako bat bizitokiak eraikitzeko erabili ahal izateko.
Galdera-eskariekin saioa amaitu aurretik, Elkarrekin Ermua talde politikoak mozio bat aurkeztuko du, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren gutxieneko salbuespena aldatzearen inguruan.
Bilera streaming bidez eskainiko da 19:00etatik aurrera Udalaren webgunean eta YouTubeko kanal korporatiboan.
INFORMAZIO BATZORDEA
Asteartean bertan, 09: 30ean, Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea izango da, eta bertan aurkeztuko dira Ermuko hezkuntzaren datu orokorrak eta Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuarenak, 2021/2022 ikasturteari dagokionez.
GAI-ZERRENDA
Saio hau ere zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez 09:30etatik aurrera Udalaren webgunean eta YouTubeko kanalean.
Temas
Más en Bizkaia
- 
                
                                        
Tres vizcainos, entre los cien más ricos del Estado según la lista Forbes 2025
 - 
                
                                        
Cirque du Soleil prorroga hasta el 17 de mayo su estancia en Barakaldo
 - 
                
                                        
Reciclar tiene premio: Bilbao lanza una nueva campaña para el mes de noviembre
 - 
                
                                        
La pasión por la micología toma Galdakao con sesión de show cooking y la arraigada exposición de setas