Basauriko Udalak Ibaiganeko arte tailerretarako izen-ematea ireki du. Izena emateko gaurtik urriaren 1era arte irekita egongo da epea. Ibaiganeko kultur etxean ematen diren tailerrak oso ezagunak dira eta ibilbide luzea dute. Tailerren artean, zeramika, argazkilaritza, marrazketa eta pintura aukeratu daitezke. Izena emateko prozesuan, preinskripzio fitxa bete beharko da ikaslearen datuekin.

Ikastaroaren kuotak kobratuko dira helbideratze bankarioaren bidez. Kuota bakoitza kobratuko da ikastaroa hasi ondoren. Plaza mugatuak dira eta aukeraketa zozketa bidez egingo da. Ikasleak aukeratu ondoren, irakasleak kontaktuan jarriko dira ikasleekin. Ibaiganeko kultur etxean egin daiteke, irailaren 6tik 17ra, 11:00etatik 13:30era eta irailaren 20tik urriaren 1era, 11: 00etatik 13: 30era eta 17:30etatik 20:00etara.

Prezioari dagokionez, 340 euro ordaindu beharko dira, 113,33 hiruileko. Langabeak, ikasleak eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino errenta txikiagoa jasotzen duten pertsonek % 50eko beherapena izango dute. Diru-sarreren bermerako errenta jasotzen dutenek, eta gizarte-laguntzak dituzten langabetuek eta ikasleek %75eko beherapena izango dute.

Ikastaroa amaitzen denean erakusketa batean parte hartuko dute ikasleek. Izan ere, urtero, ikastaroa amaitzen denean, "erakusketa bat eginten dugu ikastaroko ariketa-artelan hoberenekin", diote antolakuntzatik. Ariz Dorretxeko aretoetan izaten da.

Maila desberdinak

"Marrazketa eta pintura hastapen mailan, eta pinturako maila aurreratuen banandutako ikastaroak dira". Hastapen ikastaroetan marrazketa lantzen da; perspektiba eta propor- tzioak, ikatz-ziriarekin zein arka-tzarekin. "Tinta txinatarra, collageak eta modeloei egindako marrazkiak ere jorratzen ditugu". Kolorearekin ere arituko dira, margo akrilikoarekin zein teknika mistoekin. "Pintura figuratiboak zein abstraktuak egiten ditugu". Maila aurreratuan, berriz, lehenengo urtean ikasitakoan sakontzen dute, ikasle bakoitzaren interesekoa dena aurkitu arte. "Bestalde, marrazketarekin jarraitzen dugu eta olio-pinturaren teknika sartzen dugu".

Argazkigintza-ikastaroari dagokionez, hastapenekoa eta maila aurreratukoa ere izango dira. Hastapen ikastaroan kameraren fun- tzionamendua, konposaketa eta lehenengo urratsak edizio digitalean emateko tailerra izango da lehenengo hiruhilekoan. Bigarrenean, batez ere, edizioa, flash-a erabiltzera, panoramikoa, HDRa, argazkigintza estudioa... ikasiko dituzte ikastaroan.

Hirugarrenean, argazkiak imprimatzea, monitoreak eta inprimagailuak kalibratzea, perfilatzea, eta irudiak handitzea izango dira arda- tzak. Maila aurreratuan tailer ireki moduan funtzionatzen dute, "ikasgairik gabe, ikasle bakoitzak bere lanak egin, eta interesatzen zaizkion alorretan sakontzen du".

Zeramika tailerra

Zeramikako tailerrean hastapen-maila, jarraipen maila eta maila aurreratua egiteko aukera dago. Zeramikako hastapen ikastaroan, tenperatura baxuko buztinekin harremanetan jarriko dira ikasleak, eta "oinarrizko eraikuntza eta apainketa-teknikak ikasiko dituzte". Horrela, txurroekin eginiko piezak, xaflekin eraikitakoak, moldatze eta huste-lana, engalbak eta esmalteak, soka lehorra eta estututa eginiko moldeak egiten irakatsiko zaie.

Jarraipen mailan, berriz, "ikasiko dute tenperatura handiko buztinak eta esmalteak lantzen, ikasitako teknikekin jarraitzeko, eta tornuaren eta moldeen teknika berriak jorratuko dituzte". Azkenik, maila aurreratuan ikasle bakoitzak proposatuko du zer egin nahi duen, eta bere proiektua garatuko du irakaslearen laguntzarekin.

kIROLDEGIA ZABALIK

Udalak aste honetan iragarri du Urbi kiroldegia zabalik dagoela berriro ere. "Irailaren 1etik aurrera zabalik daukagu berriro Urbi kiroldegia, bertako ohiko ordutegi, ikastaro eta jarduerekin", azaldu dute. Pabiloia eta sauna erreserbatzeko aukera ere zabaldu dute, instalazio honen funtzionamendua normaltasunera bueltatzen doa modu honetan.

Tailerrak

Hiru aukera. Tailerren artean, zeramika, argazkilaritza, marrazketa eta pintura aukeratu daitezke.

Mailak. Maila desberdinak egongo dira tailerretan. Horrela, hastapen maila, jarraipen maila edo maila aurreratua egiteko aukera eskaintzen da.

Izen-ematea. Urriaren 1era arte irekita egongo da epea. Plaza mugatuak dira eta aukeraketa zozketa bidez egingo da. Ikasleak aukeratu ondoren, irakasleak kontaktuan jarriko dira ikasleekin.

Erakusketa. Ikastaroa amai- tzen denean erakusketa batean parte hartuko dute ikasleek. Izan ere, urtero, "erakusketa bat eginten dugu ikastaroko ariketa-artelan hoberenekin", diote antolakuntzatik. Ariz Dorretxeko aretoetan izaten da.