Zabalik dago 'Caleidoscopio' proiektuan parte hartzeko izena emateko epea
Zabalik dago jada Helena Goñi artista bisualak sortutako 'Caleidoscopio' izeneko argazkilaritza garaikideko online programaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Irailaren 7ra arte egongo da zabalik Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako sailak diruz lagundutako proiektu honetan martrikulatzeko epea. Proiektua urte honetako irailetik 2022ko urtarrilera bitartean garatuko da.
Proiektua aurrera atera ahal izateko, Goñik sinergiak batu ditu Begihandi Kultur Elkartearekin, "Getxophoto" Nazioarteko Irudi Jaialdiaren bultzatzailearekin.
Programa 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, bai Getxokoei bai Euskadiko gainerakoei, beraien lan artistikoa garatu eta ezagutzak zabaldu nahi dituztenei, argazkigintza leku, arlo eta interes desberdinetatik lan egiteko tresna gisa ulertuta: praktika artistikoa, ikerketa, artxiboa, edizioa, argitalpena, kudeaketa, komunikazioa etab.
'Caleidoscopio' bost hilabeteko hezkuntza-modulu teoriko eta praktikoetan antolatuko da, eta, gehienak online egingo diren arren, aurrez aurreko jarduerak ere antolatuko dira.
Tailer, topaketa eta masterclass hauek nazioartean irudiaren inguruan lan egiten duten hamabost profesionalek emango dituzte. Lua Ribeira, Jon Cazenave eta Bego Anton argazkilari ospetsuak, Erika Goyarrola komisarioa eta Dalpine argitaletxea izango dira saioa eskainiko dutenak. Gainera, ikasleak banakako tutoretzen bidez orientatuko dira ikasturte osoan. Tutoretza horietan, irudiaren munduko hiru profesionalek ikuskatuko dute parte-hartzaileen lana eta horiei lagunduko diete beren proiektu pertsonaletan.
Temas
Más en Bizkaia
-
Hallados 24 nuevos cuerpos en los trabajos de exhumación del cementerio de Amorebieta
-
La exposición fotográfica 'Odisea 1937' recala en Lemoa
-
Una sentencia obliga a cesar los trabajos nocturnos del tren en Gernika y a indemnizar a los vecinos
-
Dos meses de obras en San Francisco para estrenar nuevos columpios