Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko erreglamendu berria onetsi du Laudiok
LAUDIO. Laudioko Udalak kirol instalazioak erabiltzeko erreglamendua behin betiko onetsi du dagoeneko.
Erregelamenduzko testu hori jendaurrean ikusgai egon den aldian, Altzarrate Kirol Elkarteak alegazio bat aurkeztu du.
2021eko martxoaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran erabaki zen Altzarrate Kirol Elkarteak aurkeztutako alegazioa ezestea eta Laudioko Udalaren Kirol Instalazioen Erabilera Araudia behin betiko onartzea.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 49. artikulua eta 70. artikuluaren 2. paragrafoan adierazitakoa betez, Laudioko Udalaren Kirol Instalazioen Erabilera Araudia osorik argitaratuko da ALHAOn, eta ez da indarrean jarriko harik eta osorik argitaratu arte eta lege-testu beraren 65,2 artikuluan aurreikusitako hamabost eguneko epea igaro arte. Honela geratuko da idatzita:
LAUDIO UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ERREGELAMENDUA
Edozein pertsonak egin nahi dituen jolas-jarduera fisikoak eta, oro har, kirolak babestu, sustatu eta garatzea da Laudio Udaleko Kultura, Kirol eta Jai Zerbitzuaren xede nagusia.
Udalaren kirol instalazioak dira kirolak, jolas jarduerak eta, oro har, kultura fisikoa praktikatzeko xedea duten udal eraikin, zelai, esparru eta egoitza guztiak. Halaber, kirol instalazio gisa hartuko dira horretarako erabiltzen diren gainerako higiezinak eta modu egonkorrean Udalaren kirol instalazioren batera atxikitakoak.
Udalaren kirol instalazioen ezaugarriak aipatutako xede eta helburuekin bat datoz. Horrexegatik oinarritu behar dira jarraian agertzen diren hatsarre orokorretan instalazioen prestazioak eta arautze praktikoa, Estatutuen bidez:
- Izaera nabarmenki herrikoia.
- Benetako promozio soziala.
- Irabazi-asmorik ez, baina autofinantzatzeko joera dute.
- Hezkuntza-, kultura-, irakaste- edota asistentzia-helburuak.
- Instalazioetan praktika daitezkeen ahalik eta kirol espezialitate gehien praktikatzeko aukera ematea.
Udalaren kirol instalazioak jende guztiarentzat irekita egongo dira, eta, beraz, edozein herritarrek aukera izango du horietan sartu eta horiek erabiltzeko, betiere, indarrean dagoen arautegia errespetatuta, dagokion udal tasa edo prezio publikoa ordainduta eta kasuan kasuko betebeharrak beteta.
Instalazio bakoitza bereziki prestatu den kirolak praktikatzeko erabiliko da. Beste kirol batzuk ere egin ahalko dira, betiere, teknikoki posiblea bada eta Udalak esanbidezko baimena eman ostean.
Udalaren kirol instalazioak eskolako kirol hezitzailerako nahiz aisialdiko kirolerako erabili ahalko dira, baita izaera sozialeko jarduerarako, betiere, kasuan kasurako ezartzen diren betekizunak betetzen badira.
Temas
Más en Bizkaia
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Ermua ayudará a adquirir el material para el curso 2025-2026
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Buscan personas de todas las edades en Bizkaia para rodar una película que salvará el mundo