BILBO. Harrera ona izan du South Summit eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako Summit Biscay Startup Bay - Meetup tokapetak. Ekimena ostegun honetan arratsaldean hasi eta gaur, otsailak 26, amaituko da.

South Summit Biscay Startup Bay - Meetupekitaldiak ekintzailetzaren ekosisteman funtsezkoak diren eragile ugari biltzen ditu, aurrez aurreko formatuan eta online, besteak beste, maila goreneko inbertitzaileak, startup-ak eta korporazioak. Horiek guztiek euren esperientziak eta ikaskuntzak partekatuko dituzte, bai eta Biscay Startup Bay proposamenaren indarguneak ezagutzera eman ere.

Ainara Basurkok adierazi du South Summit bezalako aliatu bat izatea oso garrantzitsua dela eta mota honetako topaketek Biscay Startup Bay ekosistema indartzen jarraitzeko balio dutela. "Gaurkoan, South Summitekin batera, urrunago iritsi gara: orain arte Bizkaia eta bere potentziala beharbada ezagutzen ez zuten txokoetara. Horretan datza, hain zuzen ere, topaketa hau, bai eta eraikitzen ari garen berrikuntza-huba eta gure ekosistema indartzeko eta nazioartekotzeko estrategia ere. Pertsonak eta ideiak konektatzea da asmoa, eta energia hori guztia proiektuak gauzatzeko erabiltzea. Konektatuz berritzeko. Elkarrizketa hori baliatu behar dugu ezinezkoak diruditen erronkak planteatzeko, horiei irtenbidea emateko eta garapen eta lehia teknologiko berrietan aurrera egiteko".

Bestalde, María Benjumeak honako hau nabarmendu du: "South Summitek zinez sinesten du konexioek ahalmen handia dutela. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu berrikuntzaren aldeko ekimenak ikusaraztea, hala nola, Euskadi eta Bizkaiak egindakoak. SouthSummit Biscay Startup Bay - Meetup topagunearen xedea da ekosistema horrek duen enpresa- eta berrikuntza-arloko potentzia ikusgai jartzeko plataforma bat eratzea, modu horretan, horien eta beste ekintzaile batzuen artean (esaterako, Latinoamerikakoak eta Estatukoak) loturak eta negozioak sortzeko.

Topaketak bi jardunaldi izango ditu, eta Bizkaiko ekosistemako sektore profesional garrantzitsuenen erronkak, aukerak eta jarduerak ezagutaraziko dira. Zehazki, asteazkenean honako eduki hauek jorratuko dira: Energy & Sustainability eta Automotive & Industry 4.0. Biharko saioak, ostegunekoak, hilak 25, berriz, honako industria hauek izango ditu ardatz: Digital Technologies eta Gastronomy & Wellbeing.