Covid-19a Bizkaian

Adineko pertsonentzako egoitzak hildakorik gabe jarraitzen dute

24.02.2021 | 22:32

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak gaur, otsailak 24, asteazkena, ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, azken orduetan ez da hildakorik egon lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-sarean koronabirusa dela eta. Gauzak horrela, aurreko astelehenean, herenegun, Aldundiak eskainitako datu ezinhobeak errepikatu dira.

Horrez gain, koronabirusan positiboak ziren hiru egoitzako erabiltzaile sendatu egin dira. 

Otsailaren 23aren amaieran, asteartea, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza dituztenak), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 1
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 1
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 3.208
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 25
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 34
  • Gaur egun, egoitza batean dago gaixotutako egoiliarrak: Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Horrez gain, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 17 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, bi egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 15 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan hiru egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).