BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitzek ez dute hildakorik erregistratu azken orduetan koronabirusa dela eta.

Otsailaren 21aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 1
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 1
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 3.205
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 32
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 37
  • Gaur egun, 1 egoitzatan dago gaixotutako egoiliarrak: Fundación Miranda-Barakaldo (1).

Horrez gain, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 20 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 5 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 15 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Koronabirus bidezko infekzio-kasuei erantzuteko karaktere soziosanitarioa duen Birjinetxeko unitate espezializatuak ez du egoitza-zentroen sareko erabiltzailerik hartzen, ezta egoera ahulean dagoen pertsonarik ere. Asteburu honetan alta eman zieten ospitaleratutako azken pertsonei.

Azken orduetan egoitzako erabiltzaile bat sendatu da (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).