BILBO. Hurrengo asteko asteazken eta ostegunean, hau da, otsailak 24 eta 25, Bilbok South Summit Biscay Startup Bay - Meetup ekimena jasoko du. Bertan,

Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistema globalaren funtsezko eragileen arteko 365 konexio-plataforma Bilbora iritsiko da, estatuko eta nazioarteko eragile nagusien eta euskal ekosistema ekintzailearen arteko elkargunea eta konexioa sortzeko. Bereziki helburuetako bat Latinoamerikarekiko zubiak indartzea izango da eta, horregatik, Bimbo, FEMSA eta Proeza bezalako lehen mailako korporazioek parte hartzea aurreikusi da.

'South Summit Biscay Startup Bay - Meetup 'ekimenean ekosistema ekintzaileko funtsezko aktoreek hartuko dute parte, hala nola, korporazioek, startupek eta lehen mailako inbertitzaileek, eta topaketan euren esperientzia eta ikaskuntzak partekatuko dituzte eta Biscay Startup Bayren proposamenaren indarguneak ezagutaraziko dituzte.

Topaketa bi jardunalditan banatuta antolatu da, eta bakoitzean Bizkaiko ekosisteman funtsezkoak diren sektore profesionalen erronkak, aukerak eta jarduketak azalduko dira. Hain zuzen ere, Energy & Sustainability; eta Automotive & Industry 4.0 izango dira protagonistak asteazkenean, hilaren 24an; ordea, otsailaren 25eko saioak Digital Technologies eta Gastronomy & Wellbeing industriak izango ditu ardatz. Topaketan parte hartuko duten speaker baieztatuen artean Miguel Calatayud dago, Qualitas Health enpresako CEOa dena eta elikadura iraunkorraren etorkizunaz hitz egingo duena, eta Andres de León, Hyperloop Transportation Technologies enpresako CEOa. Gainera, South Pole, Letme Park, Xperiencia Virtual, Next Smart Car, Movizzon, Toq.io eta Nucaps Nanotechnology bezalako proiektuak aurkeztuko dituzte.

"Bizi dugun aurrekaririk gabeko erronkaren aurrean, gaur inoiz baino gehiago sinetsita gaude elkarrekin eta berrikuntza banderatzat hartuta baino ez ditugula egungo egoera desafiatzaileak konponduko. Horregatik, eta ilusio guztiarekin, 'South Summit Biscay Startup Bay - Meetup' ospatu nahi dugu, konexioak suspertzeko eta Bizkaiak ekosistema berritzaileari eskaintzen dizkion korporazio eta startupentzako negozio aukerak eta onurak erakusteko", esan du Maria Benjumeak, South Summit-Spain Startupeko sortzaile eta CEOk.

"South Summit Biscay Startup Bay Bizkaiko Foru Aldundiaren estrategiara txertatu da, lurraldeko berrikuntza eta ekintzailetza hub-a indartzen jarraitzeko. Nazioarteko aliatu berri bat daukagu; mundu-mailako erreferente bat da ekintzailetza eta berrikuntzaren esparruan, eta gure lurraldea ekiteko eta inbertitzeko toki erakargarri gisa kokatzen laguntzen digu", azpimarratu du Ainara Basurko Ekonomia Susatzeko diputatuak.

'South Summit Biscay Startup Bay - Meetup' Estatu osoan zehar banatutako berrikuntza-hub txikien ekosistema ekintzailea bultzatzeko lehen jarduketa da.

Topaketa hau South Summitek iaz antolatutako Virtual South Summiten harrera onaren ondoren dator, ekosistema ekintzailea konektatuta mantentzeko eta pandemiaren une zailetan dituen beharrizan nagusiei erantzuteko. Eta, urrian ospatu zen South Summit Madrid 2020ren arrakastaren ondoren egiten da; orduan munduko leku guztietako 52.000 ikusle baino gehiago bildu ziren eta 365 plataforman 30.000 erabiltzaile aktibo baino gehiago izan ziren, 7.000 ekintzaile baino gehiago, ia 9.000 corporate eta 2.000 inbertitzaile baino gehiago, kanal anitzeko formatu batean bilduta, eta oso argi islatu zen South Summiten berrasmatze- eta egokitze-gaitasuna.