Getxoko musika eskolak 23 instrumentu eman dizkio Norai elkarteari
GETXO. Getxoko Andrés Isasi Musika eskolak 23 musika-tresna entregatu dizkio Norai elkarteari. Musika-tresna horiek udalerriko herritarrek 'Etorkizuna Musikatan-Futuro' proiektu solidariorako dohaintzan emandakoak dira. Hamar biolin, bi biola, biolontxelo bat, tronpeta bat, bi saxo, txistu bat, bi akordeoi, perkusio txikiko hiru instrumentu, teklatu bat eta atril bat jaso dituzte guztira, eta Musika Eskolako presidente Irantzu Uriartek Norai elkarteko ordezkari María Molinuevori entregatu dizkio.
Irantzu Uriartek eskerrak eman dizkie familia getxotarrei dohaintzengatik eta ekimen honetan parte hartzeagatik. "Getxok izaera eta espiritu solidarioa izan du beti", azpimarratu du. "Norai musikaren bidez gazteak gizarteratzeko egiten ari den lana eskertu nahi dugu, eta Musika Eskolaren lanari ere balioa eman nahi diogu, musika-irakaskuntzatik harago, balioetan oinarritutako hezkuntzari".
"Etorkizuna Musikatan-Futuro" "Norai" elkarteak bultzatutako ekimena da. Horren helburu nagusia da orkestra-praktikaren bidez lan egitea kultura anitzeko aberastasun handiko baina gizarte-bazterketako arriskuko testuinguruetan bizi diren haur eta gazteekin. Horrela, ahalbidetuko da norbera eta taldea aberastea, sentsibilitate artistikoa garatzea eta balioetan heztea. Gaur egun Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan ari dira lanean.
Krisialdi sanitarioa dela eta, ekimen honetako ikasleek ezin dituzte musika tresnak partekatu eta horrexegatik behar dute handitzea elkarte honek duen musika-tresnen bankua.
Temas
Más en Bizkaia
-
Chouaib Ouaziz, camarero en Guruzu: “Mi sueño es montar un restaurante de cocina bereber”
-
Bermeo implanta una nueva tasa de residuos ajustada al coste real del servicio
-
BBK Klima abre sus puertas de forma gratuita en Busturia durante ASTEKLIMA 2025
-
Bilboko Udalak eta Telparkek ibilgailu elektrikoak doan kargatzea erraztuko dute datorren astean