BILBO. Getxo, Leioa, Erandio eta Bilbo lotuta egongo dira 2024. urtearen amaieran. Bulebar batek eta oiezkoentzako eta bizikletentzako zubi batek lau udalerriak lotuko dituzte itsasadarraren ertzetik. Bizkaiko Foru Aldundiak 36,5 milioi euroko aurrekontua bideratuko du goi mailako azpiegitura bi hauek egiteko. Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak plan honen nondik norakoak azaldu ditu.

Barakaldoko (Amaia del Campo), Bilboko (Juan Mari Aburto), Erandioko (Aitziber Oliban), Getxoko (Amaia Agirre) eta Leioako (Iban Rodriguez) alkateekin, eta Imanol Pradales Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuarekin batera, zubia eta bulebarra eraikitzea Bizkairako funtsezko proiektutzat jo du Rementeriak, Bilbo itsasadarreko udalerrietara zabaltzeko apustuaren parte baita. Halaber, zubiak eta bulebarrak 600.000 biztanle ingururen mugikortasun aukerak hobetzen dituztela adierazi du, ingurumena eta bizi-kalitatea errespetatuz.

Gaur egun, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako saila eraikuntza-proiektua lantzen ari da, zubiaren eta bulebarraren ezaugarriak eta trazadurak definituko dituena, eta 2022ko bigarren erdian obrak hasteko aurreikuspena egin du. Ingeniaritza proiektuak emango duen definizioaren faltan, Rementeriak aurreratu du bulebarrak ahalik eta zabalera handiena izango duela eta oinezkoentzako eta bizikletentzako espazio bereiziak izango dituela. Trazadura laua eta zuzena izango da eta itsasadarraren ondotik igaroko da zazpi kilometrotan zehar eta gune oso konplexu batzuetan, aurreratu duenez, azpiegitura berria itsasadarraren gaineko hegala egin beharko du. Bulebarrra egiteko aurreikusitako inbertsioa 20 milioi eurokoa da.

Zubiak 16,5 milioi euroko inbertsioa beharko du, eta itsasadarraren gainean bizikletek eta oinezkoek soilik erabiliko duten lehen eraikuntza izango da. Zubi mugikor gisa planteatzen da, itsasadarrean ontziak Erandio eta Barakaldo artean nabigatzea ahalbidetuko duena. Zubiak 16,5 milioi euroko inbertsioa beharko du, eta itsasadarraren gainean bizikletek eta oinezkoek soilik erabiliko duten lehen eraikuntza izango da. Zubi mugikor gisa planteatzen da, itsasadarrean ontziak Erandio eta Barakaldo artean nabigatzea ahalbidetuko duena. Bai zubian, bai bulebarrean, Bredako Unibertsitateko bizikleta-mugikortasunean adituak diren nazioarteko taldearen eta Dutch Cyclist Embassyren eta Bizkaiko bizikletaren talde bultzatzailearen ezagutza eta esperientziarekin definituko dira.