Urbietako kirol instalazioen hobekuntzak amaitu dituzte
Gernika-Lumoko Udalak 560.000 eurotik gorako inbertsioa egin du padel pistak eta Hegozelaia egokitzeko
Kirol instalazioak hobetzeko helburuarekin, Gernika-Lumok hainbat azpiegitura berritu ditu, erabiltzaileen onurarako. Askotan esan dute udal arduradunek aisialdirako gune garrantzitsu zirela eta egoera hobetzeko egokitzapenak egitea beharrezkoa zela. Eta ahal egin dute aurtengoan. Urbietan kokatutakoak, azken asteotan Hegozelaia egokitu, padel pistak dortu eta frontoien tailatua konpondu dute, 550.000 eurotik gorako inbertsioen bitartez.
Berriki bukatu ditu Udalak Urbietako Hegozelai futbol zelaiaren zorua berdintzeko eta belarra berritzeko lanak. "Guztira 343.480 euro ordaindu" direla zehaztu dute. Zelaia hainbat taldek konpartitzen dute, SD Gernika Club eta Gernika Sporting klubetako taldeak kasu. "Era berean, eremu horretan kirol-eskaintza handitu egin da padelean aritzeko bi pista eraiki" direla azaldu dute Udaleko iturriek. "Padel pistek 20 metroko luzera eta 10 eta erdiko zabalera dauzkate. Egokitze-lan horrek 65.666,57 euroko kostua izan du". Kirol instalazio berriak sortzearen aldeko apostua egin du hala toki-administrazioak, izan ere asko ziren beste udalerri batzuetara jotzen zuten Gernika-Lumoko bizilagunak, padelean aritzeko. Bada, aukera izango dute koronabirusarek pandemiak uzten duenean, eta herritik irten barik.
Frontoiak
"Gainera, gaur egun, 1.702 metro karratuko azalera duen Urbietako frontoietako metalezko estalki osoa eraberritzen ari da, nahiz eta egitura horren kontserbazio-egoera ona den (1974an gaitua), denborak aurrera egin ahala konpondu beharreko itogin batzuk zituelako". Erreforma horrek 159.077,71 euroko kostua izango duela nabarmendu dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
Un rodaje ocupará un carril de circulación y el aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Incomunican a una opositora a policía todo un día por su religión y hace el examen de noche
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Ideas valientes e impacto local: así será la nueva edición metropolitana de 'The Bay Awards'