BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, lurraldeko adineko pertsonentzako egoitzetako beste bi egoiliar hil egin dira azken orduetan koronabirusak jota.

Abenduaren 1aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 120
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 31
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.255
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 104
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 49

Gaur egun, 12 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Nuestra Señora de los Desamparados- Karrantza (43), DomusVI Miraflores- Bilbao (16), Sanfuentes- Abanto-Zierbena (12), Indautxu Gurena-Bilbao (12), Eusebio Aldekoa-Zeberio (11), Oizpe-Munitibar (6), Vidalia Santutxu-Bilbao (6), Anai Cantero II-Bilbao (6), Loreak-Bilbao (3), Olimpia-Bilbao (3), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (2) eta San Miguel- Basauri (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 75 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 24 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 51 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 20 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 14 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuen artean, Abanto eta Zierbenako Sanfuentes egoitza-zentroko kide guztiei (26 erabiltzaile eta 23 profesional) egindako baheketaren emaitzen arabera, bada azken orduetan detektatutako foku berri bat. Hauek dira egindako proben emaitzak: 16 egoiliarrek dute covid-19a, eta horietatik, bat ospitalera eraman dute sintomak izateagatik; 3 Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura bideratu dira (sintomarik ez zuten arren, isolamendua errazteko mugikortasun handia izanik) eta gainerakoak egoitzan daude sintomarik gabe. Profesionalei dagokienez, 4 izan dira positiboak.

Azken orduetan 22 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Bizkaiko Foru Aldundiko erantzun azkarreko taldeek kasu positiboen bila egunero PCR probak egiten jarraitzen dute, eta gaur prebentziozko baheketa egiten ari dira Busturialdean. PCR probak adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 15 zentro soziosanitariotako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) 523 profesionali egiten ari zaizkie. Dispositibo berezi berri hori Gernikako Calzada Fundazioaren egoitza-zentroaren instalazioetan dago. Zentro hori Foru Aldundiaren esku jarri da.