Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak hildako bat utzi du Bizkaiko egoitzetan azken orduetan

08.10.2020 | 04:00

BILBO. Koronabirusaren pandemiaren bigarren fasea hasi zenetik bi egunean behin egin ohi duen moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman zuen atzo, urriak 7, lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera. Aldundiaren datuen arabera, azken orduetan pertsona bat hil egin da koronabirusak jota Bizkaiko egoitzetan.

Urriaren 6aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 58
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 19
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.904
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 70
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 52

Gaur egun, 6 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (33), Marcelo Gangoiti-Muskiz (9), Zuetxe-Bakio (8), DomusVI Miraflores-Bilbao (5), Albiz Santiago Llanos-Sestao (2) y Sagrado Corazón de Jesús-Getxo (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 63 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 37 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 26 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan 20 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).