Síguenos en redes sociales:

Obrak amaitu dira

Barakaldok 344.000 euro inbertitu ditu Retuertoko biribilgunearen lanetan

BARAKALDO. Barakaldoko Udalak amaitutzat eman ditu Retuerto auzoko Euskadi etorbidearen bidegurutzean dagoen N-634 errepideko biribilguneko lanak. Udalak 344.000 euroko aurrekontua bideratu du lan horietarako.

Ekimenaren helburua bidegurutzeko bide-segurtasuna hobetzea da, Jesusen Bihotza parrokiaren parean. Horretarako, lehenengo trafikoari buruzko azterlan bat egin zen, eta ondoren, biribilgune horren diseinua proposatu zen.

Bidegurutzearen ordez biribilgune bat egin da, eta bidegurutzeko biraketak arautzen dituzten semaforoak kendu egin dira. Diseinuari esker, errazagoa da ibilgailuek mugimenduak egitea, bai eta norabidea aldatzea ere.

Biribilgune berriak 3,30 metroko barne-erradioa eta 16,20 metroko kanpo-okupazioa ditu; beraz, 12,90 metroko zabalera du 2 erreietarako. Erdialdean lorategi-eremu bat egin da, ureztatze-sistemarekin. Seinaleztapenaz gain, eta teknikarien gomendioei jarraituz, pintura-bandak ezarriko dira Max Center eta Gurutzetarako noranzkoko biribilgunerako sarreran, ibilgailuak abiadura handian ibil ez daitezen.

"Abian den denboran, inguru horretako trafikoa nahikotxo arindu dela ikusi ahal izan dugu" ziurtatu du alkateak. "Ziur gaude Retuertoko bizilagunek hoberako aldaketa sumatuko dutela".

Hasierako programaren barruan ordutegi-aldaketa bakarra egongo da:

13:00-14:00. 19:30-20:30. ¡¡¡SNARK!!!. Familia komedia/ Comedia familiar. Arimaktore Teatro.

19:30-20:30. 13:00-14:00. Ipuinak Dantzan. Ipuin-kontaketa musikatua/ Cuentos musicados. Intxixu Valbuena / Ana Apika. APIKA.