Etxebarrik haur eta gazteen zerbitzuak irekiko ditu
Urriaren 1a eta 13aren artean, Tarrasta, Talka eta ludotekak berriro zabalduko ditu Udalak, segurtasun-neurri batzuekin
Urrian haur eta gazteen zerbitzuak berriro irekiko ditu Etxebarriko Udalak. Urriaren 1a eta 13aren artean Etxebarriko Haur eta Gazteria zerbitzuek ateak zabalduko dituzte, segurtasun-neurriekin. Lehenengo Tarrasta eta Talka irekiko dira, urriaren 1ean, eta gero ludotekak hilaren 13an. Lurralde mailan eskola kirola berrabiaraztearekin batera, zerbiztu hauek berriro martxan jartzea erabaki du Udalak, “ikasturte hau ezberdina” izango den arren. Horrela, azaldutakoaren arabera, “programa eta jardueretan parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da eta asteburuetan aire libreko jarduerak izango dira nagusi”, bai natura zein hurbileko inguruetara.
Era berean, “gazte zein haur-azpiegituretan abian jarriko diren jardueretan maskara erabiltzea beharrezkoa izango da eta kasuan kasu beharrezkoa den distantzia soziala mantenduko da”. “Laguntza akademikoa presente egongo da ikasturte honen hasieran ludoteketan, Tarrastan eta Talkan”. Informazio guztia eskuragarri egongo da hurrengo egunetan www.etxebarri.eus web orrialdean.
Temas
Más en Bizkaia
-
1,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bilboko Udalak Zurbaranbarrin bi igogailu eraikitzeko
-
Una aula móvil recorrerá Bizkaia para la prevención de incendios
-
José María Bañuelos, el último superviviente vasco de los gulags de Stalin
-
Una gran alfombra roja para celebrar el Día de la Danza en Bilbao