Andra Mari kalea, oinezkoentzako soilik
Larrabetzuko Udalak ibilgailurik gabeko gune egingo du urriaren 1etik aurrera
Azken aldian, oinezkoentzako onuragarriak diren neurriak hartzen ari dira erakunde desberdinak eta, beste alde batetik, autoak eta garraiobide desberdinen mugikortasunak mugatzen dituztenak. Larrabetzuko Udalaren kasuan, Andra Mari kalearen inguruko ekintzak planteatu dira. Kasu honetan, urriaren 1ean, eguena, oinezkoen igarotzea bakarrik ahalbidetuta, hau da, ezin izango dira bertatik inongo garraiobideak pasatuko 3 eta 23 zenbakien artean. “Oinezkoak dira mugikortasun jasangarriaren mailarik ahulena eta babesgabeena, eta baita preziatuena ere. Izan ere, denok gara oinezkoak, baina, batez ere, adineko pertsonak, mugikortasun murriztua dutenak eta abar. Eta horiek babestu behar ditugu! Larrabetzun badaude bizikletaz eta patinetez ibiltzeko lekuak”, azaldu zuten Larrabetzuko Udaletik. Kontuan izanda hainbat direla kale honetatik igarotzen diren umeak euren bizikletak edo patineteak erabilita, herriko gobernuak adierazi du hauek eskuan hartuta pasatu beharko direla, oinezkoen erosotasun eta segurtasuna bermatzeko asmotan.
merkatu txikia
Andra Mari kalea oinezkoentzako soilik izatea ez da Larrabetzuko biztanleriak jasoko duten berri baikorra, izan ere, zapatu honetan merkatu txikia itzuliko da. Urriko zapatu guztietan, goizeko 9:00etatik aurrera herriko plazan. Bertan herriko eta inguruetako nekazariek euren kalitate handiko proiektuak izango dituzte salgai, horrenbestez, oso aukera ona izano da bertan mota desberdinetako barazki, edo fruitak eskuratu ahal izateko.
Temas
Más en Bizkaia
-
23 años retando a la vida tras un diagnóstico sin futuro: la historia de Jontxu
-
Mikele Irazusta culmina el mural creado en Markina-Xemein para celebrar la diáspora vasca
-
Cazadores de descuentos toman el Casco Viejo en una nueva edición del Ganga Market
-
Trapagaran redescubrirá este sábado el legado industrial, minero y obrero de Bizkaia