"Zaindu dezagun herria", dio Larrabetzuk
Antza, zenbait herritarrek eskolako aterpean izandako jarrera desegokiak salatu dituzte
Azkenen hilabeteetan, hainbat izan dira covid-19 birusaren izurriteak eragindako osasun-egoera zailaren aurrean oso jarrera aktibo eta positiboak azaldu dituzten norbanako, herritarren elkarte eta erakundeak. Asko izan dira Bizkaiako herri desberdinetan antolatutako inongo interesik gabeko ekimen solidarioak, jendearen egunerokotasuna hobetzera asko lagundu dutenak. Hala ere, tamalez, egon badaude oraindik ere ardura falta handia islatzen duten portaera eta ekintzak egiten dituztenak, koronabirusaren aurkako neurriak ez errespetatuta edo euren inguruetakoak modu batean edo bestean kaltetuta. Larrabetzuko kasuan, jarrera mota honen ereduak izan dira azken asteetan, izan ere, herriko gobernuak biztanleriaren hainbat kexa jaso ditu asteburuetan. Antza, hainbat izan dira bertoko eskolako aterpean jazo diren gertakizunak bariku eta zapatu gauetan; zaratak, kristal apurtuak, zaborra lurrean, txiza hormetan… Honen aurrean, Larrabetzuko Udalak herria zaintzearen inguruko eskaera egin dio biztanleriari: “Ari daukagu aterpea denontzako lekua dela, denon gozmenerako gune bat. Horrexegatik, hain zuzen ere, zaindu eta errespetatu behar dugu. Ezin dugu onartu igande goizean txerritoki bihurtuta ikustea, are gutxiago txikientzat arriskutsua izatea”. Gainera, herriko gobernuak ohartarazi du honelako jarrera eta gertakariak errepikatzen jarraitu ezkero salaketen bidea hartzera behartuta egongo dela.
Temas
Más en Bizkaia
-
Metro Bilbao extiende la app Navilens a toda su red para facilitar la accesibilidad a personas con discapacidad visual
-
La Palma sirve el mejor pintxo de bacalao del Casco Viejo de Bilbao
-
MarisGalicia bate récord de asistencia en Bizkaia con 19.600 visitantes hasta la fecha
-
La homogeneización urbanística de Bilbao simplifica el nuevo callejero fiscal