Arrakasta handia izan du Barakaldoko bigarren eskuko bizikleten merkatuak
BARAKALDO. Joan den larunbatean, irailak 19, Barakaldok bigarren eskuko bizikleten merkatuaren lehenengo edizioa jaso zuen. Egungo egoera sanitarioa kontuan izanda, zalantzak zeuden antolatzaileen artean, baina behin pasata oso arrakastatsutzat jo dute ekimena. Izan ere, Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorra eta Ingurune Naturala Saileko zinegotzi Alba Delgadok eskerrak eman dizkie segurtasun neurri guztiak betetzen azokara hurbildu diren herritar guztiei. Bigarren eskuko bizikleten azoka hau Mugikortasunaren Europako Astearen barruan antolatu zen.
Zinegotziak adierazi duenez, azkenean, 131 bizikleta jarri ziren salgai, eta 105 saldu ziren, % 80, alegia. "Ordubetean, salerosketen erdia baino gehiago burutu zen. Poztekoa da herritarrek mugikortasun jasangarriaren eta ekonomia zirkularraren aldeko apustuaren alde egin izana, biak baitira garrantzitsuak klima-aldaketaren aldeko borrokan", adierazi du Delgadok.
Anaien parkean egin zen ekimen berria. Inskripzioa egun batzuk lehenago itxi behar izan zen Covid-19aren kutsatzea saihesteko osasun-agintariek ezarritako neurriak - ibilgailu horien etengabeko desinfekzioa, espazioaren edukiera kontrolatzea, etab. - bete ahal izateko. Patineteen salmenta ere atzeratu behar izan zen, eta bizikletak hartzeko ordutegia, berriz, luzatu, 08:00etara aurreratuz eta 10:00etatik aurrera geroratuz
Ekimena hain ongi hartua izan denez, Alba Delgadok aurreratu du Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala Arloak aurki egingo duela Barakaldoko Bigarren Eskuko beste Merkatu bat, dagoen eskariari erantzuteko, betiere osasun egoerak horretarako beta emanez gero.
Temas
Más en Bizkaia
-
Disponibles hoy las entradas para ver a los Reyes Magos en Bilbao: así puedes conseguirlas
-
Las mejores barras de Bilbao según 'Best Pintxos & Gastro Euskadi'
-
“Que aprovechen estas fiestas para intentar tomar conciencia del grado real de afectación que el problema tiene en sus vidas”
-
Bizkaia, el territorio de Euskadi donde más aumenta el precio de la vivienda