Bihar irekiko da Barakaldoko Liburutegi Nagusia
BARAKALDO. Bihar, hilak 22, astelehena, Barakaldoko Liburutegi Nagusiak bere ateak irekiko ditu berriro, koronabirusa dela eta hiru hilabete luzez itxita egon eta gero. Ordutegi trinkoan irekiko da, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:30etik arratsaldeko 13:45era. Gogoratu beharra dago ekainaren 8rik Gurutzetako eta San Bizenteko liburutegiak zabalik daudela baita ere.
Erabiltzaileek itzulketak egin ahal izango dituzte eta aldez aurretik telefonoz edo posta elektronikoz eskatu dituzten maileguak jaso ere bai. Eskariak komunikazio-bide horietatik egin ondoren, hitzordua emango zaie eskatutako materiala jasotzeko. Itzulketak hitzordurik gabe egin ahal izango dira. Beraz, erabiltzaileak ezin izango dira liburutegian geratu ikasteko edo ordenagailuak erabiltzeko, ezta apaletako bilduma, egunkariak edo aldizkariak kontsultatzeko ere.
Udalerriko gainerako liburutegiak pixkanaka irekiko dira, segurtasun-neurriek aukera eman ahala.
SEGURTASUN-PROTOKOLOAK
Erabiltzaileentzat eta langileentzat ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, eta bi metroko distantzia mantendu beharko da uneoro. Halaber, maileguan utzitako materialak poltsetan entregatuko dira, kontaktu fisikoa minimizatzeko. Poltsa horiek itzulketak entregatzeko erabili behar dira. Itzulketa horiek bereziki prestatutako edukiontzietan egingo dira, erabiltzaileek materialak zuzenean bertan utzi ditzaten.
Maileguak eskatzeko eta horiek jasotzeko hitzordurako, telefono/helbide hauek jarri dituzte:
- Liburutegi Nagusia: 94 478 92 01 / bibliotecacentral@barakaldo.eus
- San Bizenteko liburutegia: 94 478 93 10 / bsanvicente@barakaldo.eus
- Gurutzetako Liburutegia: 94 478 94 90 / bcruces@barakaldo.eus
Temas
Más en Bizkaia
-
Basauri será este fin de semana el mayor escaparate de las danzas autóctonas
-
Mundaka homenajea a vecinos fusilados en la Guerra Civil
-
Gernika-Lumo fija cita mensual para renovar el DNI y el pasaporte sin desplazarse a partir de octubre
-
Abierto el plazo de inscripción para el taller de teatro en Bermeo