Síguenos en redes sociales:

Zamudioko Liburutegia jarduera asko proposatzen ari da sare sozialen bitartez

Magia erakustaldiak, errezetak eta zirku tailerrak egiteko bideo ugari zabaldu ditu Udalaren Facebook-a erabilita

Zamudioko Liburutegia jarduera asko proposatzen ari da sare sozialen bitartez

Ezinezkoa da koronabirusak utzitako ondorioen zerrendan dauden gaiak eskuak erabilita zenbatzea, baina dena ez da negatiboa izan. Bi hilabetetan zehar etxetik atera gabe egontearen beharrak jendearen irudimena praktikan jartzea eragin du.

Berrogeialdian zehar izan den denbora librean entretenitzeko edo kontu emankorrak egin ahal izateko denetariko ideia eta ekintzak proposatu dituzte euskal biztanleek eta, kasu gehienetan, sare sozialak izan dira horren adierazleak; Facebook, Instagram, Twitter, Youtube... Jendeak antolatutako ekimenak ikusita, asko izan dira euren gaitasunak erakusteko aprobetxatu duten auzokideak; esate baterako, Zamudioko Liburutegiko langileak. Nahiz eta deskonfinamenduko hirugarren fasea heldu den eta, honen arabera, etxetik kanpo hainbat gauza egin ahal diren, itxita mantendu da gunea eta, horregatik, bertoko langileek etxean egin ahal izateko jarduera desberdinak proposatu dituzte, adin desberdinetako pertsonei zuzenduta.

"Kaixo aspaldiko!" esaldiarekin ematen dute ekimeneko partaideek ongi etorria erabiltzaileei. Udalaren Facebook kontuan edo Liburutegiko blogaren bitartez bideo desberdinak zabaltzen hasi dira aste honetan zehar. Familiarekin batera gozatzeko ekintza proposatzen dira kasu askotan, adibidez etxean egin ahal izateko tailerra. Honekin, etxeko gaztetxo eta nagusiek malabareak egiteko materiala egunerokotasunean erabiltzen diren objektuekin egitea posible da eta, gainera, oso una dibertigarriak bizitzeko aukera eskaintzen du honek.

Gozozaleek edo sukaldatzea maite dutenentzako txokoa ere dago Zamudioko Liburutegiko blogean, izan ere, Lur Usabiagak etxean egiteko errezeta errezak proposatzen ditu. Aste honetan, esate baterako, mikrohuin labean egiteko gailetak proposatu ditu, etxek txikienek aurrera eraman ahal duten prozesu sinple batekin, asteko menuari gehigarri koloretsu bat emanda. Ipuinak gustoko idtuztenentzako, Ameli eta Xirrikituen jostunek ere Altxorrik ederrena ipuina oso modu berezian kontatu zuten, hau irakurtzeaz gain, antzerki lanak ere eginda. Magia ikuskizunak maite dituztenentzako, Tor magoak zenbait trikimailu eiten ditu. Etxean denok ditugun objektuak erabilita, ikusleak aho zabalik uztea lortzen du bere trebeziaz baliatuta. Horrenbestez, Zamudioko biztanleriak baditu soberako aitzakiak aisialdia modu dibertigarri eta emankorrean goza-tzeko, nahiz eta, ziurrenik, jendeak kalean egiteko planak nahiagoko dituen etxean egotea baino.

Udaldia gerturatuz doala kontuan izanda, oso eguraldi ona egiten ari da egun askotan, mendira edo hondartzan eguna pasatzeko aukera mahai gainean jarrita. Hala ere, etxean geratzea erabakitzen dutenek oso aukera interesgarriak aurki ditzakete Liburutegiaren blogean edo Facebook-en.

Ziurrenik, mota askotako anekdotak bizi dira azken asteetan Zamudioko bitanleriaren etxebizitzatan, izan ere, guztiz egoera ezohikoa izan da berrogeialdia. Horregatik, Udalak ekimen berri bat martxan jarri nahi izan du herritarrek zelan bizi izan duten konfinamendua ezagutzeko. 25 urtetik behera dituzten zamudioztarrek berrogeialdiko bizipenak idatzita bidaliko dituzte, gehienez 50 lerroko idazkiak izanda.

Behin denak jasota, ekainaren 15ean, Udaleko kultura saileko langileek jasotakoak alderatuko dituzte eta hauetan onenak zeintzuk izan diren erabakiko dute eta, hiru onenak ida-tzi ditzuten zamudioztarrek 50 euroko saria jasoko dute. Horrenbestez, ziurra da herriko jendea paper eta boligrafoa hartuta euren idazkiak lantzen egongo dira epe barruan euren lana kultura@zamudio.eus helbide elektronikora mezu bat bidali ahal izateko asmoarekin.