Sormen festa Markina Xemeingo etxeetatik
Gaurtik hasita eta astelehenera arte, konfinamendu egoeran markina-xemeindarren sormena bultzatzeko lehiaketa antolatu du Udalak sare sozialetan. Eguneroko lehiaketa izango da, eta eguneroko hiru lan onenek 50 euroko bono bana jasoko dute “egunotan itxita dauden establezimenduetan gasta-tzeko”. Marrazkiak, mozorrotutako familiak, etxean grabatutako bideoak edota playback-en bitartez sormena landu nahi dute Markina-Xemeinen. “Egunero, goizeko 9:00etan, Markina-Xemeingo Udala Facebook orrian eguneko lehiaketaren xehetasunak argitaratuko dira”. Eta eskatuko diren argazki edo bideoak goizeko ordu horretatik 21:00etara bitartean igo beharko dira. Sarituen izenak, bestetik, gaueko 22:00ak inguruan argitaratuko dira. “Gehien baloratuko dena originaltasuna” izango dela zehaztu dute. Gaurkoan 10 urtera arteko umeek egindako marrazkiak jasoko dira; biharkoan mozorrotuta agertzen direen persona edota familien txanda izango da; eta larunbatean berriz balkoian grabatutako sormen lanen txanda izango da. Igandean etxetik dugun ikuspegiaren argazkia igo beharko da sare sozialetara; eta astelehenean, azkenik, “ etxe barruan grabatutako bideo dibertigarria: playback-a, performance-a, abestia...”.
Temas
Más en Bizkaia
-
Correctora de euskera en la PAU: "Se puede llegar a una nota de menos cero"
-
Bilbao da un impulso a las asociaciones de mayores para afrontar los retos del envejecimiento
-
Aste Nagusia vuelve a moverse al son del Ciclo de Música Clásica de la Encarnación
-
Hontza Museoa acerca el Pleistoceno con el oso cavernario de Askondo