- Hainbat dira covid-19 edo Koronabirus delakoaren pandemiak izan dituen eraginak. Kirol alorrean, esate baterako, edozein diziplinako txapelketa guztiak eten edo atzeratu dira segurtasun kontuak direla eta. Euskal futbolzaleak irrikitan daude Athletic eta Errealaren arteko Errege Kopako finala noiz jokatuko den jakitearen zain, baina hala ere, beste modalitateetan ere hainbat dira jendeak dituen ardurak. Txirrindularitzaren munduan ere oso erain handia izan du Koronabirusaren pandemiak. Esate baterako, Zorribike Lezamako txirrindularitza taldeko kideak ere larrialdi egoera honen amaiera noiz helduko den gogo handiz itxaroten daude, izan ere, ziklokros txapelketa guztien zirkuituak itxita daude pandemia kontrolatuta izan arte. "Momentuz, ez daukagu inongo berririk, lehiaketa denak bertan behera geratu dira. Ez dakigu Euskadiko Open-a edo Nafarroako Kopa bezalakoak noiz ospatu ahal izango diren. Nik uste dut froga garrantzitsuenak denbora aurrera joan hala egutegi berri batean lekua hartzen joango direla eta estaldura txikiagoa daukaten askok datorren urtera arte itxaron beharko dutela, tamalez", adierazi zuen José Manuel Olanok, Zorribike taldeko lehendakariak.

Kutsu lehiakorra alde batera utzita oso eragin handia izango du berrogeialdi honek taldeko txirrindularien sasoi fisikoan, izan ere, etxean geratu beharrak errepide zein mendira bizikletan ibiltzea eragozten du giztiz. "Txorrindularientzako arazo nabarmena da kalera atera ezin izatea, baina hala ere, taldeko jendeak ariketa egiten jarraitzen du ahal den einean. Kasu hauetan, ohikoena bizikleta arrabol baten gainean jarrita pedal kolpea ari-tzea da, baina badaude beste ariketa mota ugari; esate baterako, abdominal edo core jarduerak, gimnasia eta bestelako aukera asko", azaldu zuen Olanok. Beste alde batetik, burua lasai eta entretenituta manten-tzearen garrantzia azpimarratu zuen lezamarrak: "Dirudienez, hau nahiko luzatu daiteke denboran, horrenbestez, pisu handia hartzen du buruak ere. Denontzako egoera zaila da, baina oso garrantzitsua da honelakoetan etxean aktibitate maila handia izatea, ariketa fisikoa eginez zein aisialdia ondo aprobetxatuta".