Areetako Musika Eskolak omenaldia egingo dio Javier de Solauni
GETXO. Pasaden abenduan zendutako Javier de Solaun tenore getxotarrak bere memoriaren omenezko kontzertua jasoko du Areetako Andrés Isasi Musika Eskolaren partetik. Ekitaldiak 'Cuando la música canta' izenburua eramango du, eta Merceces Albaina irakasleak hiru hitzaldiz osatutako zikloa koordinatuko du, musika emanaldiarekin lotutakoa.
Lehen hitzaldia martxoaren 13an, ostiralean, izango da eta izenburua Luciano Pavarotti: prodigio y luz sonora izango da. Hurrengo saioa, martxoaren 27an, Maria Callas: talento y oficio como ofrenda al repertorio gaiari buruzkoa izango da. Bi saioak 18:30ean izango dira Musika Eskolako Mediatekan eta sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da.
Solaun tenore getxotarraren omenezko kontzertu batek emango dio amaiera zikloari larunbatean, maiatzak 9. Saio horretan bere tenore-lana lotuko da euskal musika-ondarea kontserbatzeari ematen dion dedikazioarekin, Andres Isasiren sormen lanaren berreskurapenean erakutsitako tinkotasunari esker. Oraingoan, beren ikasketak jaso zituzten abeslariek hartuko dute parte, baita zenbait ikertzailek ere; horiek Solauni eta Isasiren figurari lotutako dokumentuak erreskatatzeko egindako lanari esker, konpositore horren lanaren azterketa sakon eta zorrotzak egin ahal izan dituzte. Kontzertua 19:00etan izango da Musika Eskolako auditorioan eta sarrera gonbidapen bidez izango da.
Sarrerak eta gonbidapenak Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan (Las Mercedes kalea 6) eskuratu ahal izango dira. Informazio gehiago aisasimediateka@getxo.eus helbidean.
Temas
Más en Bizkaia
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Ermua ayudará a adquirir el material para el curso 2025-2026
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Buscan personas de todas las edades en Bizkaia para rodar una película que salvará el mundo