BILBO. Bizkaiko Gurutze Gorriak 6.444 jostailu berri batu ditu Gabonetan abiatutako 'Sus derechos en juego - Euren eskubideak jokoan' kanpainari esker. Horri esker, 2.429 umek euren opariak jaso ahal izan dituzte:

Adin tarteei dagokienez, 1.811 jostailu eman zaizkie 0 eta 3 urte arteko umeei, 2.067 4-6 urtekoei, 1.819 jostailu 7-9 urtekoei, 669 10 eta 12 urte artekoei eta 78 jostailu 13 urtetik gorakoei. “Euren eskubideak jokoan” kanpainan bildutako jostailuak, euren egoera ekonomikoa dela eta, seme-alabei oparirik erosi ezin dieten Bizkaiko familiatako umeei banatu zaizkie.

Bizkaiko Gurutze Gorriko boluntarioek, saltokietako bezeroek emandako jostailuak jasoz eta jasotako jostailu horiek aukeratuz eta adinen arabera banatuz egin duten lanari esker, erronka gainditzea lortu da, iazko edizioan gertatu zen bezala. Izan ere, iaz 6.801 jostailu bildu ziren 2.273 adingabekorentzat.

Ekimen hori gauzatzeko ezinbestekoa izan da jostailuak biltzeko puntu gisa funtzionatu duten, euren langileen artean bulegoetan jostailuak jaso, edo jostailuak eman dituzten erakunde askoren laguntza eta partaidetza. Erakunde laguntzaileak hauek izan dira: Bilboko Udala, Athletic Cub, RETAbet Bilbao Basket, Lointek Gernika, BEC, Iberdrola, El Corte Inglés, Eroski, IKEA, Banco Santander, Mutualia, EDP, Toysrus, Juguettos, Decathlon, Gatikako Udala, Mungiako Udala, Zallako Udala, Carrefour, Tecuni, Enekuri Motor, Petronor, Elkar, Erriberako Merkatua, Bilblock, Legión 501, Actívate FM, Boluetako Erretiratuen Elkartea, Haurtxo polita Etxebarri haur eskola, Itziar jostailu-denda, Intomar liburu-denda, Gaursa, Vailiant Group, Miele, Onda Cero, Trueba Ikastetxea, Mesa, Orkos Moto taldea, Vizcaya Ikastetxea eta Lizeo Frantsesa.

Bizkaiko Gurutze Gorriak Jostailu Berria Biltzeko Kanpainan lagundu duten pertsona eta erakunde guztien partaidetza eta elkartasuna eskertu ditu, eta baita boluntarioek kanpaina honetan egin duten lan handia ere.