Kultur Hedapenerako programa berria aurkeztu du Barakaldok
BARAKALDO. Hasi berri den 2020arekin batera, Barakaldoko Udalak Kultur Hedapenerako programaren barruan egongo diren ekintzak argitaratu ditu, urteko lehenengo hiruhilabeteari dagozkienak. Horien artean nabarmengarrienak berdintasuna sustatzeko Emakumearekin Nazioarteko Egunaren eta Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean egingo diren ekintzak aurkitzen dira.
Hiruhileko honetan, 8 hitzaldi interesgarri eskaintzen dizkigu programak, besteak beste, martxoaren 5ean, euskaraz emango den Emakumeek etxea kalera atera zutenekoa. 1905eko alokairuen greba izeneko hitzaldia, edo martxoaren 13an, Loaren Munduko Eguna dela-eta, emango den Claves para un sueño reparador izenekoa.
Bestalde, izaera artistikoko lau bisita kultural ere egin ahal izango dira: bisita gidatu bi Guggenheim Museora, Olafur Eliasson: En la vida real eta Lygia Clarck. Pintura como campo experimental. 1948-1958 erakusketak ikustera. Bi bisiten aurretik, hitzaldi didaktikoa emango da. Gainera, urte berriarekin batera, hainbat artistaren tailer-estudioa bisitatzea xede duen ekimen berri bat ere jarriko da abian. Urtarrilaren 28an, Javier Santurtun pintore eta eskultorearen tailerra bisitatuko da, eta martxoaren 26an, Iñaki Bilbao pintorearen tailerrera egingo da bisitaldia.
Bestalde, musika klasikoan interesa dutenek taldeka parte hartu ahal izango dute Musika-Música 2020: Jomuga Paris Jaialdian, eta, aldez aurretik, Barakaldoko Musika Kontserbatorioak Clara Campoamor Zentro Zibikoan eskaintzen dituen bi sarrera-proposamenez gozatu ahal izango dute: musikaz hornitutako hitzaldi bat eta kontzertu didaktiko bat.
Temas
Más en Bizkaia
-
Anje Duhalde da el pistoletazo da salida al Bilbao Basque FEST 2026
-
El PNV de Lekeitio elige a Ainhoa Elordi Etxabe para recuperar la alcaldía
-
Así afectarán al tráfico de Bilbao las procesiones de Semana Santa
-
En imágenes: acto de APNABI en El Arenal con motivo del Día Mundial de Concienciación sobre el Autismo