bilbo - “Beste urrats bat gehiago da Santa Marina ospitaleak ematen duen zerbitzuaren kalitatea areagotzeko, zahartzeari eta gaixotasun kronikoei aurre egiteko”. Hitz horiekin laburtu zuen atzo Iñigo Urkullu lehendakariak Santa Marina Ospitaleko bigarren solairu berritura egin zuen bisita, 1.200 paziente baino gehiagori arreta emango diena. Gainera, 52 ohe ditu, eta logela guztietako diseinuak, altzariek eta teknologiak, profesionalen eguneroko lana errazteaz gain, paziente eta familiartekoen egonaldia erosotuko dute, Eusko Jaurlari-tzaren arabera.

Aipatutako solairuak, 1.400 metroko azalera du eta 29 logelatan banatuta dago (23 bikoitz eta 6 banako). Halaber, 52 ohe ditu, eta logela guztietako diseinuak, altzariek eta teknologiak, profesionalen eguneroko lana errazteaz gain, paziente eta familiartekoen egonaldia erosotuko dute, Eusko Jaurlaritzaren arabera. Era berean, medikuen eta familiartekoei arreta emateko bulegoak ezarri dira, hots, erizaintzako kontrola, botikina eta ataria, pazienteak eta kideak lasai ibiltzeko espazioa.

Santa Marinako berrikuntzak, dirudienez, ez dira salbuespena izango: “70 milioi euro inbertituko ditugu EAEko ospitaletan azpiegiturak eta instalazioak modernizatzen jarrai-tzeko; horrek, kalitatezko arreta, prestazio handiak eta laguntzaren hobekuntza ekarriko ditu Osakide-tzan”, azaldu zuen Urkulluk. - U. Glez.