BILBO. Euskalitek Zilarrezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria eman dio Mercabilbaori, bere Ebaluazio Klubeko ebaluazioa jaso eta gero. Sari banaketa atzo izan zen, hilak 18, Gasteizko Europa Jauregian.

Aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten eta bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira.

Mercabilbao Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Unitate publikoa da, eta elikagaigintzaren sektoreari kalitateko produktu fresko nahiz eratorrien merkaturatze- eta logistika-zerbitzu osoa eskaintzen diogu. Elikagaien segurtasuna eta merkatuen lehia bermatzen duten azpiegituren bitartez lortzen dugu hori, betiere, kontsumitzailearen mesedetan.

KUDEAKETA AURRERATUAREN EUSKAL SARIA

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria sortu da, EAEko erakundeen artean Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa bultzatzeko eta zabaltzeko.

Edizio honetan, Brontzezko, Zilarrezko eta Urrezko Ak, hamaika industria eta zerbitzu enpresek -horien artean Mercabilbao-, Osakidetzako hiru erakundek, hiru ikastetxek, hirugarren sektoreko hiru erakundek, Administrazioko bat, eta finantza eta aseguruen beste erakunde batek jasoko dute aintzatespena. Gainera, Kudeaketa Aurreratuaren hiru Euskal Sari banatuko dira, Euskadiko kudeaketaren aintzatespen gorena, bi ikastetxe eta industria-enpresa bati.

Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntza-zentro, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek, publikoek zein pribatuek, erdiesten dituzte Eusko Jaurlaritzak Euskaliten bitartez ematen dituen aintzatespen horiek.

Sari horien helburua kudeaketako erakunde aurreratuenak identifikatzea eta aintzat hartzea da, era horretan Euskadiko sare sozio-ekonomikoa Kudeaketa Aurreratua lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakunde bakoitzaren emaitzak hobetzeko.

Aintzatespen hauek lortzeko erakundeak bere kudeaketa sistemaren garapen maila jakin bat duela erakutsi behar du. Horretarako, Euskalitek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentetzat hartzen duten Kanpo Kontraste eta Kanpo Ebaluazio zerbitzuak eskaintzen ditu.

Zerbitzu bietan, Kanpoko ebaluatzaile talde batek erakunde baten kudeaketaren azterketa orokorra eta sistematikoa egiten du, ikuspegi objektiboa erakutsiz, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera.

Euskaliteko Ebaluazio Klubak modu altruistan elkarlanean aritzen diren 2.000 zuzendarik eta teknikarik baino gehiagok osatzen dute.