Síguenos en redes sociales:

Elkartasun txokolatada egongo da Lezaman

Ekitaldia bihar izango da eta, gainera, beste hainbat ekintza izango dira bertan

lezama - Lezamako biztanleriak oso jardunaldi berezia biziko du bihar neguari eta Gabonei ongi etorria era ofizialean emateko Udalak eta Lezama Saretzen Elkarteak antolatuta. Hasteko, arratsaldeko 18:00etan, azken asteetan herriko haur eta gaztetxoek Udal-ludotekan egindako gabon-apaingarriak kokatuko dira Adientsuen Elkartearen egoitza aurreko zuhai-tzean, hau kolore eta irudi desberdinekin jantzita. Jarraian elkartasun txokolata hasiko da, 18:30etan. Euro batean trukean, gozozale lezamarrek edari beroa izango dute eta bertan batutako dirua Larrialdietako Gizarte Laguntzetara bideratuko da, hau da, herriko behar gehien duten familientzat, udaleko Gizarte Zerbitzutik eta Elikagaien Bankutik bideratuta eta kudeatuta. Honen ostean, 19:00etan, udaletxeko Gabonetako argiak piztuko dira eta, honekin batera, Lezmako Gabon giroa. - O. Pérez