Síguenos en redes sociales:

30 empresa hartu zuten parte Inguraldek antolatutako Silver Economy topaketan

Topaketa Puerta de Bilbao hotelean ospatu zen adinekoen sektoreak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertzeko helburuarekin

30 empresa hartu zuten parte Inguraldek antolatutako Silver Economy topaketanOSKAR MARTÍNEZ

BILBO. Barakaldoko Udalaren menpe dagoen Inguraldek antolatutako eta Puerta de Bilbao hotelean egindako Silver Economy topaketa ospatu zen atzo. Bertan, 30 enpresak hartu zuten parte.

Jardunaldi honetan `zilarrezko ekonomia' izendatutakoak Barkaldoko udalerrian eskaintzen dituen negozio aukerei buruzko hausnarketa jasotzen du. Halaber, ideia, produktu eta zerbitzu, eta adinekoen beharren arretarekin eta biztanleriaren zahartze aktiboarekin erlazionatutako kolaborazio-lerro berriak identifikatzea bilatzen du.

Silver Bizkaia Elkarlanean proiektuan kokatuta, Bizakaia Foru Aldundiak eta Garapen Agentzien Euskal Elkarteak sustatuta, Ekonomia eta Enpresa Grapen, eta Estrategia eta Hiri-garapen (Smart) zinegotziak, David Sollak, inauguratu zuen. Zinegotziak, Silver Economy-ren negozio ahalmena laguntza-zerbitzu, bizi kalitatearen hobekuntza, aisialdi, garraio, merkataritza, etxebizitza, eta kontsumoaren esparruan esploratzearen garrantzia azpimarratu zuen.

Honela, azaldu zuen «Silver Economy-a dagoeneko errealitate bat da eta oraingo eta etorkizuneko negozioen bitartez biztanleriaren segmentu nabarmen baten beharrei moldatzea suposatzen du, adinekoenen eskaerari erantzuna ematea bilatzen duena». Zentzu honetan, Bizkaiako ia %22-ak 65 urte baino gehiago dituela eta Barakaldon 23.000 auzoko direla zerrenda honetan aurkitzen direnak nabarmendu du.

Informazio jardunaldi honetan, gainera, Javier González Lodoso, Silver Economy-ak osasun sektorean dituen aukerei buruzko Tecnaliako aditua, eta Carlos García eta Isabel Massa, Integratutako Giza Zerbitzu Taldeko Silver Economy eta ekintzaile taldeko partaideak, egon dira.

Silver Economy-ren hazkundea sustatzeko bultzatu litezkeen ekintzei eta udalerrian dauden beharrei buruzko hausnarketa-jardunaldi honetatik aurrera, proiektu edo negozio-lerro berriak garatzean interesa duten enpresa eta pertsona ekintzaileentzat Inguraldek banan-banakako aholkularitzaren bidez haien abiaraztea gidatzeko Ekintzailetza eta Enpresa Laguntzeko zerbitzuak eskura jarriko ditu.