Bidegorriko bihurgunea saihesteko lanak amaitu berri ditu Foruko Udalak
177 metrotako tartea hobetu dute, segurtasuna bermatzeko
FORUA. “Barnealdetik lozen dau Elexalde gaur egungo bidegorrirarte Kantalen”, Udaletik zehaztu dutenez. Egindako inbertsioa 98.000 euro ingurukoa da, “eta Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegiturak Programaren 22.820,68€tako diru-laguntza” jaso da lanak egin ahal izateko. Oinezkoek zein bizikletan aritzen direnen segurtasuna hobetzea izan dute helburu nagusi. Eta bide berria datorren igandean zabalduko dute.
“Geure bidegorria asko erabiltzen dute forutarrek eta baita eskualdeko herritarrek ere”, Mikel Magunazelaia alkateak adierazitakoaren arabera. “Paseo atsegina da, irisgarria, eta bere irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea beharrezkoa zen Kantaleko puntu beltza” gainditzea. Gainera, “herriko erdiguneagaz lotura zabaldu” duela nabarmendu du. Jane Eyre Urkieta alkate zeen prozedimendua martxan iragan den legegintzaldian, eta oraingoan bukatu dira. “Udaletik irtenbide onena bilatzeko lan egin dugu eta emaitzagaz pozik gaude. Guztiok aisialdi osasungarriarekin gozatzearen alde egiten dugu Forun”, alkatearen esanetan.
Bidegorriaren zati barriak 177 metroko luzeera dauka eta barnealdetik doa, Kantaleko bihurguneren estutasunei irtenbide egokia emanez. Oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna bermatzeaz aparte, “Elexaldeko iparraldeagaz, herriko erdigunearekin zuzenean lotzen da. Lan hau asmo handiko beste proiektuarekin bat dator, etorkizunean bidegorriaren bitartez Tiloetako paseoa (Gernika-Lumo) Forugaz lotzearena”. Lanok hamar bat aparkaleku sortzea ahalbidetu dute, horietako bat mugikortasun murriztua daukaten pertsonentzako erabilgarri izango dena.
Más en Bizkaia
-
Bizkaia acelera para reforzar la base de una industria del cine en el territorio
-
“Los fondos de la UE son una oportunidad única de reforzar el sector audiovisual vizcaino”
-
Del camping al glamping, así se dispara el gasto en el BBK Live
-
El kit de supervivencia para tres días de fiesta en el Bilbao BBK Live