sondika - San Juan jaietako ajea igarotzeko inongo denborarik gabe, Sondikako haurrek gaur hasiko dute uztaileko 16ra arte iraungo duen Udaleko udaleku proiektua, hots, Uda 2019. 2006 eta 2015 tartean jaiotako umeek ekin-tza desberdinetaz osatutako plangintza zabal bat jorratu ahal izango dute astelehentatik ostiraletara, adnien araberako lau taldetan banatuta -2006 eta 2007an jaiotakoak, 2008, 2009 eta 2010ean, 2011 eta 2012koak eta azkenik, 2013, 2014 eta 2015ekoak- .

Hainbat izango dira pertsona partaideek gozatuko dituzten udaldirako egokiak diren ekintzak; txangoak, igerilekuetan ekintzak, kultura jardunaldiak eta abar luze bat. Udalak, bere eskutik, puntualitatea eskatu du programazioa aurkezteko orduan. Bestalde adierazi dutenez, gomendagarria izano da txangoetara udalekuetako kamisetak jantzita eramatea segurtasun kontuak direla eta, eta izena emandakoan baimendutako seme-alabak bakarrik joan izango dira etxera inoren laguntza gabe udalekuak bukatu ahala. Amaitzeko, egonaldien antolakuntzak haurren guraoei gomendatu die izena emandakoan jasotako arautegia irakurtzea aldez aurretik eta arropa erosoa jantzita eramatea adin desberdinetako partaideek. Orain, disfrutatzea betebehar nagusia. - O. P.