Ereagako kalistenia parke berria irekita dago gaurtik aurrera
BILBO. Ereagako kalistenia parke berria irekita dago gaurtik jarduera fisikoa errazteko. Kalistenia ariketa sistema bat da indarra irabazteko eta bihotz-hodien gaitasuna hobetzeko. Ekipamendu berriak sei multzo edo modulu ditu, ariketak egiteko. Ereagako kalistenia parke berria Turismo Informaziorako Bulego zaharra kokatuta zegoen zelaigunean dago, La Olaren inguruan.
Lehenengoa, mantentze-ariketena; zortzi zutabez osaturiko egitura da eta bi kartel handi ere ditu, bertan egin daitezkeen ariketa oinarrizkoenak eta ekipamendua erabiltzeko arauak azaltzen dituztenak.
Jarduera fisiko txikia egiten duten pertsonentzat pentsatuta dago; horrenbestez, ariketa horiekin gaitasun artikularrak eta beren giharrak zaindu eta hobetuko dituzte. Gainontzeko multzoetan, bestelako ariketak egin ahal dira, hala nola abdominalak, besoetako flexioak, sentadillak eta luzatze-ariketak. Seigarren eta azken modulua aurreratua da.
Ereagakoa belaunaldien arteko elkargunea da, adin guztietako pertsonak barne hartu nahi dituena ?batez ere adinekoak, mugikortasun urrikoak eta gazteak-; horiek, norberaren egoera fisikoaren arabera, egin beharko dituzten ariketak zaildu ahal izango dituzte bertan. Izan ere, gaitasun urriagoa duten pertsonentzat elementu errazak daude, baita mantentze ariketak egiteko eta kalistenia ekipamendua, norberaren gorputzaren pisuarekin entrenatzeko.
Más en Bizkaia
-
1,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bilboko Udalak Zurbaranbarrin bi igogailu eraikitzeko
-
Una aula móvil recorrerá Bizkaia para la prevención de incendios
-
José María Bañuelos, el último superviviente vasco de los gulags de Stalin
-
Una gran alfombra roja para celebrar el Día de la Danza en Bilbao