Dantzari egunean 1.400 gaztetxo batuko dira
Gernika-Lumoko eskoletako dantzariak bihar izango dute hitzordua, Urbietako zelaian eguerdi partetik hasita
Gernika-Lumo - Urbietako futbol zelaian 1.400 neska-mutil batuko dira biharkoan, 3 eta 15 urte bitartekoak, udalerriko eskoletan ari direnak, Gernika-Lumo Dantzari Egunean. Gaztetxoek 11:00etan hasiko dute kalejira, Foru Plazan.
Antolatzaile lanetan ari den Udal Euskara Sailak, Eskola Kontseikuarekin batera antolatutako ekimena da berau, “Euskara Normalizatzeko Plan Estrategikoetan aintzat harturikoa. Eta dantzariez gain, “4.000 ikusle euskal dantza zale” batzea espero dute. “Eskolaz-kanpoko proiektu komunaren atal bat dugu euskal dantzena eta eutsi egin zaio horri 28 urtez. Gernika-Lumoko irakaskuntza zentroetan ikasturte osoan landutakoaren ondorio dugu ekitaldi hau, Euskara Zerbitzuaren koordinazio-lana eta Hezkuntza sailaren diru laguntza bitarteko”, antoklakuntzatik gaineratu dutenez. Allende Salazar ikastetxea, Barrutia ikastetxea, Mertzede ikastetxea, San Fidel ikastola, Seber Altube ikastola dira Gernika-Lumoko ikastzete partaideak. Errenteriako Gazteak Txistulari taldea eta Segundo Olaeta musika eskolako triki-tixa eta txistulari taldearekin batera arituko dira.
Durangoko dantzari dantzaz gain, Lapurdiko, Nafarroa eta Arabako dantzak, Gipuzkoako makil txiki eta Benafarroako martxa izango dira dantzatuko diren dantzak. “Eguraldi txarra balitz, Merkatu plazan izango litzateke, inoiz egin den ohi bezala”, azaldu dutenez. - I. F.
Más en Bizkaia
-
Metro Bilbao extiende la app Navilens a toda su red para facilitar la accesibilidad a personas con discapacidad visual
-
La Palma sirve el mejor pintxo de bacalao del Casco Viejo de Bilbao
-
MarisGalicia bate récord de asistencia en Bizkaia con 19.600 visitantes hasta la fecha
-
La homogeneización urbanística de Bilbao simplifica el nuevo callejero fiscal