BILBO. Argi eta soinu kalejira izango da ostiral honetan, azaroak 30a, Barakaldon gabonetako argiak pizteko ekitaldiaren barnean. ETB1eko DantzanGo! Dantzako talent showaren irabazleak izango dira Herriko Plazan hiri osoa argiztatuko duen botoia sakatatzeko.

ETB1eko 'DantzanGo!' dantzako Talent showaren irabazle Wild Dance Porjekt Dantza Akademiak piztuko ditu hiri osoa argituko duten argiak. 17:30etik aurrera, haurrentzako jarduera ugari egin da Herriko Plazan desfilea hasi arte Bide Onera plazan, 19:30ean.

Gabonak hortxe-hortxe dauzkagu, eta, ongi etorria egiteko, aurten, zazpi irudi argidunek Foruen pasealekuaren eta Herriko Plazaren arteko tartea ibiliko dute musikak lagunduta. "'Planetarium' izena duen kalejirak izarren artean ibiltzeko aukera eskainiko digu 19:30etik aurrera, Bide Oneran", azaldu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen Prebentzio Arloko zinegotziak. "Duela hiru urte hasi ginen Gabonak momentu berezia izan zitezen prestaketak egiten. Badakigu txikienentzat oso garai berezia dela, baina Gabon kutsuko magia giroa helduentzat ere sortu nahi dugu", ziurtatu du Canterok.

ETB1eko DantzanGo! Dantzako talent showaren irabazle Wild Dance Project dantza akademia barakaldarreko dantzariek piztuko dituzte Gabonetako argiak, Amaia del Campo alkateak lagundurik. Eta ETB1eko lehiaketa ospetsua irabaztera eraman duen koreografietako bat dantzatuko du akademiak. "Akademiaren sustatzailea Giltzarri Zerbitzuan hasi zen dantzatzen. Hor deskubritu zuen, hain zuzen ere, dantzarako grina, eta horregatik da guretzat are pozgarriagoa argiak eurek piztea", adierazi du Canterok. "Argiak haiek piztea da gure omenaldia", zehaztu du.

FAMILIA-JARDUERA OSAGARRIAK

Baraka Hostelería Berria Elkarteak ere hartuko du parte Gabonetako argiak pizteko ekitaldian, eurek prestatuko baitituzte Herriko Plazan 17:30etik aurrera egingo diren familia jarduerak. Txikienek pedaldun kar-etan, zurezko jolasetan eta herri kiroletako gimkhanan ibiltzeko aukera izango dute. Zeliakoek ere jateko moduko txokolatada handi batek emango dio amaiera jaiari.