"Udaleku Irekiak 2018 Colonias Abiertas" programa antolatu dute aurten ere Santurtzin
2007-2012 urteen artean, biak barne, jaiotako umeei zuzendutako ekimenak jasotzen ditu programak
"Udaleku Irekiak 2018 Colonias Abiertas" programa antolatu dute aurten ere Santurtzin. Aurtengoak, 2007-2012 urteen artean, biak barne, jaiotako umeei zuzenduta doa. Bi aukera egongo dira -euskara hutsean eta elebiduna- bi txandatan banatuta:
1. txanda:
Uztailaren 2ik 13ra (larunbat eta igandeetan izan ezik)
Ordutegia: 9,30 - 18,00
Prezioa: 88,30 €
2. txanda:
Uztailaren 16tik 27ra (uztaila 25, larunbat eta igandeetan izan ezik).
Txanda honetako umeentzat bi aukera egongo dira: jantokian bazkaldu edo etxean.
- Ordutegia: 9,30 ? 15,30. Uztailaren 16, 18, 20, 23 eta 27an (jantokian bazkaltzen dutenentzat).
- Ordutegia: 9,30 ? 14,00. Uztailaren 16, 18, 20, 23 eta 27an (etxean bazkaltzen dutenentzat).
- Ordutegia: 9,30 ? 17,30. Uztailaren 17, 19, 24 eta 26an ( jantokian zein etxean bazkaltzen dutenentzat).
Prezioa: 79,47 € (jantokian geratzen direnentzat) eta 73,82 € (bazkaltzera etxera doazenentzat).
Lehenago sartzeko aukera (gutxienez, 8 ume). Ordutegia: 08:30-09:30. Prezioa:15 €
Izena emateko, maiatzaren 7tik 18ra, orrialde honetan edo GazteBoxera jo dezakezue (Santurtziko Parkean, RENFE geltokiaren ondoan, tel. 944.836.110), astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00era. Argibide gehiago behar baduzue, GazteBoxen bertan emango dizuete. Udalekuetako plazak maiatzaren 28an esleituko dira zozketaren bidez.
Udalekuetako umeen gurasoekiko bilera: ekainaren 28an, arratzaldeko 19:00etan Mamariga Kulturgunean
Más en Bizkaia
-
Lucía e Iratxe, emprendedoras: "Hemos transformado nuestros valores en oportunidad de negocio"
-
La madrileña que vino desde Australia para abrir un negocio con espíritu viajero en Bilbao
-
Loiu estrena mañana sábado una carrera de ultradistancia
-
Gamiz-Fika saborea el domingo lo mejor del agro en su feria agrícola