Bilboko Udalak irisgarritasuna hobetuko du Uribarrin eta Lorurin
Hiru igogailu eta hiru arrapala tarte eraikiko dira; 50 metroko desnibela gaindituko dute, kasu askotan % 16tik gorakoa
Bilboko Udalak irisgarritasuna hobetuko die Mirador a Bilbao, Damián Gonzalez, Abasolo, Montaño eta Loruri etxalde eta kaleetan dauden etxebizitzei. Horretarako, elementu mekaniko batzuk ezarriko dira, Loruri eta Uribarri auzoetan irisgarritasuna hobetzeko. Hiru igogailu eta hiru arrapala tarte eraikiko dira, 50 metroko desnibela gaindituko dutenak; desnibel hori % 16tik gorakoa da kasu askotan.
Atzo goizean, Udaletxeko Arabiar Aretoan, proiektu hau erakutsi nahi izan zuten Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta , Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi ordezkariak. Proiektu hori egiteko, aurretiaz auzo horietako errealitatearen azterketa xehea egin da, eta egiaztatu da hasiera batean aurreikusitako Artxandako funikularraren ibilbidearen erdiko geralekua hobetzen duela alternatiba horrek.
Bilboko alkateak honela azaldu zuen: “Denok dakizuenez, Mirador etxaldeko bizilagunekin beren etxebizitzetarako irisgarritasuna hobetzeko konpromisoa hartuta daukagu. Hasiera batean, funikularraren ibilbidearen erdian geraleku bat egiteko aukera planteatu genuen. Hura konponbide partzial bat baino ez zen, Mirador etxaldeko blokeetako baten irisgarritasuna bakarrik konponduko zuelako.”
Aburto alkateak hau ere zehaztu nahi izan zuen: “. Funikularraren ibilbidearen erdiko geralekuaren proiektuarekin, Mirador a Bilbao etxaldeko 4. blokeko bizilagunei bakarrik emango genieke zerbitzua.”
Dagoeneko hasita daude sarbide horien eraikitze-lanak, eta 2018. urtearen amaieran egongo dira erabiltzeko moduan. Sarbideokin Uribarriko eta Loruriko 3.500 bizilagun ingururen bizi-kalitatea hobetuko da. Eragina askoz handiagoa izango da funikularraren ibilbidearen erdian aurreikusitako geralekuak izango lukeena baino, geraleku horrek Mirador etxaldeko 2. blokean bizi diren bizilagunei bakarrik emango bailieke zerbitzua, hau da, ehun baino gutxiagori; izan ere, 2. bloke hori izango litzateke ibilbidearen erdiko geralekuak konponbidea emango liokeen eraikin bakarra.
Más en Bizkaia
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Ermua ayudará a adquirir el material para el curso 2025-2026
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Buscan personas de todas las edades en Bizkaia para rodar una película que salvará el mundo