BILBO. Bilboko Euskal Museoak arropak kontserbatzen ikasteko doako ikastaro teoriko-praktikoa egingo du azaroaren 29an, eta, deialdiak izan duen arrakasta ikusita, plaza guztiak agortu baitira, beste deialdi bat egitea erabaki du, abenduaren 13rako. Museoaren arduradunek adierazi dutenez, prebentziozko kontserbazioan aditua den Soledad Santisteban Villanuevak emango ditu bi ikastaro magistralak, "Frivolite. XVIII. Mendeko jantziak" erakusketaren inguruan, 19:00etan.

Oihalak kontserbatzeko ardura betidanik existitu da, erabilerak, txarto biltegiratzeak, parasitoek eta zuntzak apurka narriatzeak pieza erabat hondatzea baitakarte epe luzera. Tradizioan, oihalak kontu handiz zaindu izan dira, ahalik eta denbora luzeagoan erabiltzeko; beraz, jantziak erabili eta botatzeko ohiturak ez du zertan ohikoa izan. Antzinako praktikak berriro hartu eta egungo prozeduretara egokitzen badira, egungo jantziak luzaroago erabili ahal izango dira.

Oraingoan, Bilboko Euskal Museoak aukera emango du norberaren arropa zaintzen ikasteko.

Ordubeteko doako ikastaroak alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu. Lehen hitzorduko plazak agortu ondoren, abenduko ikastarorako inskripzioa egiteko 94 415 54 23 telefono zenbakira deitu beharko da.