Markina - Xemeingo udaletxe zaharraren eraikinaren egoera dela eta, udal gobernuak hainbat obra egiteko erabakia hartu du. Konponketak fase desberdinetan gauzatuko dira eta lehenengoak 107.322 euroko kostua izango du. Hasiera batean teilatua konponduko zaio, eraikinaren barrua hustuko da eta inguruko eraikinak eta txabolak botako dituzte. Horrez gain, eraikuntzaren aurreko plaza eta probalekua konponduko dira eta inguru horretako saneamendu sarea eraberrituko da. Lan hauek guztiak Arretxinaga auzoko jaietarako amaituta egotea espero dute udal arduradunek. Bigarren fasearekin hasi aurretik, herriko kultur eragileen artean zehaztuko dute eraikinaren erabilpena. - A. Erdaide
- Multimedia
- Servicios
- Participación
