BILBO. Horrela, Casillatik 10:41ean eta 10:56an irteten diren zerbitzuek Pio Barojako geralekuan bukatuko dute ibilbidea, eta ordu horretan, beraz, Pio Baroja-Atxuri ibilbidea kenduko da. Era berean, 11:26ko Casillako irteera Ospitaleraino kenduko da, eta 11:30ean Ospitaletik Atxurira irtengo da.
Halaber, Atxuritik 10:58an eta 11:13an irteten diren zerbitzuak Pio Barojaraino kenduko dira, eta Pio Barojatik Ospitalera 11:06an eta Casillara 11:21ean irtengo dira.
Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Halaber, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea kontsulta ditzakete.