Bermeo. Udalerriko enpresa txiki eta ertainak batzen dituen Berton elkarteko 37 saltokik deskontu kanpaina bati ekin diote hile honetan zehar. Bermeoko merkataritza "bultzatzeko" helburu nagusiarekin, denda zehatz hauetan erosketak egiten dituzten herritarrek beherapen txekeak jasoko dituzte ordainean.
Deskontu-bonu horien bitartez, abenduaren 31 baino lehenago denda berdinetan erosketak egiten dituztenek trukean jasoko dute hobaria. "Ekimen honekin herriko merkataritza sustatu nahi da eta pertsona guztiei Bermeon erosketak egitera animatu", elkartetik zehaztu dutenez.