Síguenos en redes sociales:

Ikasturteari behar bezalako amaiera emango diote Bermeon

Bermeo. Ikasturteari behar bezalako amaiera emateko jaialdia antolatu dute Bermeon. 3 urtetik 12 urtera arteko 1.600 ume eta gazte inguru elkartuko dira gaur pailazoak, dantzaldia, umeentzako parkea edota zirko gala bezalako ekimenez gozatzeko.

Herriko Lehen Hezkuntzako ikasleak izango dira protagonista gaur, baina Udaleko Kultura Sailetik azaldu dutenez, ikastetxe guztietako umeak "ekintza batean elkartu nahi dira egun zoragarri" baten batzeaz gain, "irakasle eta gurasoak jaian inplikatzearen garrantzia" azpimarratzea ere badute helburu.

Adinaren araberako egitasmoak izango dituzte umeek. Txikienek, adibidez, pailazoen ikuskizuna izango dute Sagrado Corazon ikastetxean. Dantzaldian izango dira, bestetik, Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailetakoak, San Frantzisko Herri ikastetxean. Lameran jarriko den umeentzako parkean ibiliko dira LHko 3. eta 4. mailetako neska-mutilentzat goizeko 10:00etatik aurrera. Nagusienek, azkenik, zirko gala izango dute Kafe Antzokian.

Ikasturtean egindako idazlanen sari banaketan batuko dira ikasleak, Sabino Arana enparantzan, eta ostean Lamerara joango dira fanfarrearekin lagunduta. Arratsaldean ere izango dute zer egin, izan ere 16:00etatik 19:00etara umeen-tzako parkea egokituko dute Lamera parkean.