Encuesta
¿Crees que el árbitro ha perjudicado al Athletic?
Kometak egiteko tailerra antolatu dute urriaren 6an Arrigorrin
Goizeko 10:30etik 13:30era bitartean airean jolasteko kometak egiten ikasi ahal izango dute ondarrutarrek urriaren 6an. Bolau taldekoek eskainiko dute bereziki familientzat antolatu den ekitaldia, umeak eta gurasoak gonbidatuz. Kometak nola egiten diren ikasi ondoren hauek hegan jarriko dituzte, hondartza udaz gain ere erabili daitekeela erakutsiz. Tailerrean parte-hartzaile kopurua mugatua izango da, beraz, parte hartu nahi dutenek Turismo Bulegoan eman beharko dute izena aldez aurretik.