Udalak auzokideak animatu nahi ditu Agate Deunan parte hartzera
Sopelako Udalak herriko auzokide guztiak gonbidatzen ditu Agate Deunan parte hartzera. Horretarako, gutxienez herriko hamar lagunek osatutako taldea sortu beharko dute eta ibilbide jakin bat jarraitu; trukean, 100 euroko dieta jasoko dute. Izena emateko epea ostiralean amaituko da eta Kurtzio Kultur Etxea, kultura@sopelana.net posta elektronikoan eta 94 406 55 05 telefonoan egin daiteke.