Etxeetako zaborraz gain, 63.000 kilogramo zabor erretiratu dira kale, txosna, taberna eta lorategietatik aurtengo Durangoko San Fausto jaietan, 2010ean baino %14,5 gehiago. Kartoiak eta antzerakoak ere, iaz baino %20 gehiago erretiratu dira. Gainera, 920.000 litro ur erabili da, iaz baino %11,5 gehiago, 520 litro desinfektatzailerekin nahastuta, txiza eta era guztietako lohiak garbitzeko.