Maruri-Jatabe. Loiuko Udalak Lanzarotera bidaia antolatu berri du. Auzotarrei eskainitako bidaia irailean izango da, hilaren 11tik 18ra, hain zuzen ere. Beste urte batzuetan bezala, Loiuko udaleko arduradunek bidai bat antolatzeko ardura hartu dute. Iaz, astebetez Kanariar irletako beste irla bat ezagutu zuten. Orduan, Fuerteventura bisitatu zuten. Oraingoan txanda Lanzaroterena izango da. Bidaia zabalik dago edozein pertsonaren-tzako baina loiutarrek, herrian erroldatuak, preferentzia izango dute edozein kasutan.

Beste urte batzuetan burututako txangoa errepikatuko dute oraingoan. Hotelean dena izango dute barne, baita hoteletik aireporturako joan etorriak ere eta hegazkineko bidaia. Iaz Fuerteventurako Hotel Barcelo Jandia Playara joan baziren, oraingoan ere lau izarretako hotela aukeratu dute, Village hotela, Los Pocillos hondartzan kokatua dagoena. Guztira zazpi gau egingo dituzte bertan.

Bi pertsonentzako gelan, 552 euroko kostea izango du txangoak; hiru pertsonentzako gelan aldiz, hirugarren bidaiariak ehuneko bosteko deskontua izango du. Bakarrik joan ezkero, pertsona bakarreko gelak 712 euroko prezioa izango du, adierazi duten arabera.

Prezioaren barruan hegazkineko bidaia, aireportutik hotelerako joan etorriak, zergak eta bidaiaren segurua sartzen dira. Izen ematea ekainaren 23tik uztailaren 17ra zabalik izango da, Loiuko udaletxean. Bidai hau egin ahal izateko gutxienez herrian erroldatutako 30 pertsona beharko direla aitortu dute antolatzaileek. Loiun erroldatuak daudenak lehentasuna izango dute edozein kasutan ere.

Txangoa Loiuko Udalak antolatu du herritarrei zuzenduta, urtero egiten den bezala. Bidaiariek Lanzaroteko Village hotelean izango dira astebetez, zazpi gauetako egonaldian. Prezioaren barruan bazkari eta afariak ere sartzen dira, dena barne formatu pean. Hotelak lau izar ditu eta Puerto del Carmenen kokatua dago.