Síguenos en redes sociales:

Datorren astelehenean hasiko da OPEN Bio jaialdiaren edizio berria

Bederatzigarren edizio honetan, 89 espazio eta eraikin irekiko dira asteburuan, orain arteko kopururik handiena

Datorren astelehenean hasiko da OPEN Bio jaialdiaren edizio berriaB. U.

Datorren astelehenean, irailaren 29an, hasiera emango zaio OPEN Bio jaialdiaren bederatzigarren edizioari. Hala, urriaren 5era bitartean, uriko 89 espazio eta eraikin irekiko dira, herritarrak gonbidatuz beren hiriko arkitekturan eta hirigintzan modu aktiboan parte har dezaten.

2024an urratutako bideari jarraiki, eta jakitun izanik gaur egungo arkitektura-jarduna inoizkorik anitzena dela, nahiz eta imajinario kolektiboan oraindik ere arkitektura-eredu bateratu eta ikoniko bat nagusi izan, OPEN programak begirada hori zabaldu nahi du, beste arkitektura mota batzuk erakutsiz.

OPEN jardueren astea

Helburua da programa izan dadila inguruko arkitekturei heltzeko hainbat formatu eta ikuspegi aztertzea ahalbidetuko duen tresna.

Hirian arkitektura-balio handiko guneetara egiten diren bisitek garrantzi handia izaten jarraituko duten arren, aurreko edizioan bezala, bederatzigarren edizio honetan arkitektura ulertzeko, bizitzeko eta praktikatzeko modu desberdinen inguruan ezagutza-bideak irekitzera bideratutako ekimen berriak ere egongo dira.

Hitzaldia eta ibilbidea: Bilbo 0 km, hiri produktiboak

Jaialdia irailaren 29an (astelehena) hasiko da, hitzaldi batekin; BBK Kunan izango da, 18:00etatik aurrera. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko da. Elikadura-subiranotasunari eta hiriek beren elikagaiak ekoizteko duten gaitasunari buruzko hitzaldia izango da. 

Saio horren esparruan, eta hurrengo egunetan, ibilbide bat egingo da, Otxarkoagan hasita. Ibilbidean zehar, Bilboko ortuak bisitatu ahal izango dira, eta Arbolantxa auzoaren landa-izaera, herri-arkitektura eta ohiturak eta bizipenak ezagutu. Era berean, Bilboko azken baserriak bisitatzeko aukera izango dugu, baita horietako bat bertatik bertara ezagutzeko ere, ekoizpen-jarduerari eusten baitio.

Abando Taupadak

Irailaren 30ean (martitzena), 18:00etan, Bidebarrietako Liburutegian Abando Taupadak proiektua aurkeztuko dute. Udalak Nazioarteko Ideia Lehiaketa bat antolatu zuen trenbidea lurperatzen denean eta abiadura handiko trena iristen denean hiriaren erdi-erdian libre geratuko den espazioari zer erabilera eman erabakitzeko. Proiektu horrek irabazi zuen lehiaketa. Izena eman behar da.

G&C Arquitectos, Arup y Architecture Agronomía taldeko kideek azalduko dituzte proiektuaren xehetasunak.

Diseinu kolaboratiboko tailerra: Hau jolastokia al da?

Era berean, martitzenean, BBK Kunan – 17:30etik aurrera –, prestakuntza- eta baterako sorkuntza-tailer bat egingo da eskola-jolastokiek nolakoak izan behar duten eta jolastokiak espazio inklusiboago, berdeago, irekiago eta jolas- eta hezkuntza-eremu bihurtzeko zer egin behar den eztabaidatzeko. 

Aldez aurretik izena eman behar da.

Emakumeak obran bertan

"Obran bertan: eraikin bat emakumeen artean birgaitzeko erronka" izeneko mahaian eraikuntza, birgaitze eta diseinu prozesuetan ikuspegi feminista, kolaboratibo eta eraldatzaile batetik aktiboki parte hartu duten hiru emakume bilduko dira.

La Sinsorgan egingo da eguaztenean, hilak 1, 18:00etan, hauek izango dira bertan: Paz Carbajosa A por todas con herramientas proiektuaren sustatzailea, tradizioz gizonezkoak izan diren lanbideetan prestakuntza izateko ekimena; Iratxe Marián arkitektoa, La Sinsorgako arkitektura-proiektuaren diseinuaren ardura duena; eta Beatriz Silva, espazio horretako obretan esku hartu zuen langileetako bat.

Aldez aurretik izena eman behar da.

Hitzaldia eta tailerra: Arkitektura kognitiboa

Eguenean, hilak 2, tailer bat egingo da BBK Kunan. ErrazTEAk eta OPENek antolatua, eraikuntzari eta arkitektura-espazioei irisgarritasun kognitiboa aplikatzeari buruzkoa izango da.

Helburua da aztertzea inguruneen diseinuak nola erraztu dezakeen gaitasun kognitibo desberdinak dituzten pertsonen ulermena, orientazioa eta erabilera.

Aldez aurretik izena eman behar da.

Instalazio arkitektonikoa: "Ex luce"

Kontatzen dute Horacio Echevarrieta Getxoko Abratik itsasontziz sartzen zenean, Begoñako muturreko galeriak argiztatzeko agindua eman zuela, negozio-bidaietatik itzuli zela iragartzeko. Keinu hura gomutatzeko, sinbolismoz eta antzerkiz beterik, OPEN BIOk aldi baterako argi-instalazio bat proposatzen du Arriluce pasealekuaren aurrealdeko tenpletean. 

Esku-hartze horrek, lekuaren memoriarekin lotura sakona duenak, arkitekturaren izaera adierazgarria indartu nahi du espazio publikotik, eta, aldi berean, barru-barruko esperientzia bat proposatzen du.

Inaugurazio-egunean, kale-argiaren azpian eta atzealdean Bilboko Abrako paisaia duela, Diego Sologuren instalazioaren egileak Juan Luis Morazarekin eta Andrea Muniáinekin hitz egingo du argi-itzalen inguruan. Urriaren 2an (eguena), 18:30ean (izena eman behar da).

Agertoki gertagarriak/gertagaitzat

Ekitaldia urriaren 3an (barikua) egingo da, 18:00etan, Guggenheim Museoan, eta arkitekturari buruz modu librean, ausartean, arduragabean, eta, ahal bada, dibertigarrian hitz egingo dute.

Aldez aurretik izena eman behar da.

Zinema eta arkitektura

Barikuan, hilak 3, 18:00etan, zine-foruma egingo da BilbaoArten, Argentinako “El hombre de al lado” filmaren proiekzioarekin. 2009an estreinatu zen eta Mariano Cohn eta Gastón Duprat-ek zuzendu zuten.

Ondoren, filmean planteatutako gatazkari buruzko solasaldia egingo da, "bizilagunak ez dira aukeratzen" premisarekin.

Aldez aurretik izena eman behar da.

Familia ibilbideak

Haurrak gizarte eta ingurumen arloko erronka handietara hurbil daitezen, hainbat ibilbide proposatzen dira familian, gure auzoetako ondarea eta historia ezagutzeko. Urriaren 4ko eta 5eko asteburuan egingo dira, eta aldez aurretik izena eman behar da.

Ibilbideetan, jokoak eta hausnarketarako jarduerak egingo dira; horietan, materialak eta tresnak emango zaizkie, banako proposamenetarako eta taldekoetarako.

Ipuineko ibaia, Elezaharreko mendia eta Poesiaren bidea izenen azpian, familiak itsasadarrean barrena ibiliko dira, Artxandara igoko dira hiria goitik begiratuta ezagutzeko, eta Basurtu esploratuko dute, trenez, metroz eta autobusez, errimen eta aho-korapiloen bidez.  

OPEN espazioak

OPEN jaialdiaren bederatzigarren edizio honetan herritarrek hirian han eta hemen dauden 89 espazio izango dituzte zabalik, inoizkorik kopuru handiena.  Horien artean, 17k aurten aurrenekoz parte hartuko dute. Nobedade horien helburua da jaialdiak bizirik jarrai dezala, interes berriak sortuz eta urtez urte berrituz.

Espazioak asteburuan bakarrik egongo dira irekita, hau da, hilaren 4a (zapatua) eta 5ean (domeka).

Espazioetarako bisitak doan egin ahal izango dira, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, salbuespen batzuetan izan ezik. Bisita gehienak egiteko, nahikoa da eraikinera hurbiltzea, ilaran jartzea (balego) eta txandaren zain egotea.

Taldeak 10-30 lagunekoak izango dira, eta bisitak, 20-45 minutukoak, espazio bakoitzaren arabera.

Jaialdiaren ordutegi orokorra hau da: zapatuan 10:00-20:00 eta domekan 10:00-19:00; hala ere, eraikin bakoitzak bere ordutegia izango du, aukeren arabera. Informazio hori jaialdiaren web-orrian (www.openhousebilbao.org) eta banatuko diren planoetan kontsulta daiteke.

Hauek dira herritarrentzat zabalduko diren espazioak:

  1. Eleiz Museoa / Museo de Arte Sacro.
  2. Bilborock.
  3. La Bolsa” Eraikina / Edificio “La Bolsa”.
  4. Plaza Berria / Plaza Nueva.
  5. Euskaldunako Dike Lehorrak / Diques Secos Euskalduna.
  6. San Nikolas jauregia (aurten aurrenekoz).
  7. Cavako Etxeak / Casas de la Cava.
  8. Bilboko Erruki Etxea/Santa y Real Casa de Misericordia.
  9. Kale Nagusia/ Gran Vía
  10. Esperientzia Gelak / Aulas de la Experiencia.
  11. Deustuko Unibertsitate Literarioa
  12. Najako Kaia / Muelle de la Naja.
  13. Bidebarrietako Udal Liburutegia/ Biblioteca Municipal de Bidebarrieta.
  14. Arriaga Antzokia / Teatro Arriaga.
  15. Villa María.
  16. Urizar dorrea
  17. Bilboko Udaletxea/Ayuntamiento de Bilbao.
  18. Chávarri Jauregia / Palacio Chávarri.
  19. Abandoko Udaltegia/Centro municipal de Abando.
  20. Ibaigane Jauregia/Palacio Ibaigane
  21. Elorrietako ponpaketa-estazioa/ Estación de Bombeo de Elorrieta
  22. Concordia Geltokia / Estación de la Concordia.
  23. Harino Panadera.
  24. Bilboko Elkarte Filarmonikoa / Sociedad Filarmónica de Bilbao.
  25. Aburto Etxea / Casa Aburto.
  26. Bilboko Burtsaren eraikina / Edificio de la Bolsa de Bilbao.
  27. Basurtuko Unibertsitate Ospitalea / Hospital de Basurto (aurten aurrenekoz).
  28. La Sinsorga. Kulturgune feminista (aurten aurrenekoz).
  29. Azkuna Zentroa
  30. Castañoseko Udaltegia/Centro Municipal de Castaños.
  31. Kuna Etxea/Casa Cuna.
  32. Atxuriko Geltokia / Estación de Atxuri.
  33. Sociedad Bilbaina
  34. Artxandako Funikularra / Funicular de Artxanda.
  35.  Komertziala / Universidad Comercial de Deusto.
  36. Zankoetako Udaltegia/Centro Municipal de Zankoeta.
  37. Indautxuko Eskola HLHI/CEIP Escuela de Indautxu.
  38. Begoña muturreko galeriak/Galerías Punta Begoña.
  39. Tayko Hotela/Hotel Tayko.
  40. La Perrera Eraikina / Edificio La Perrera.
  41. Espainiako bankua
  42. Indautxuko Jesuitak/Jesuitas de Indautxu.
  43. LHI Tomas Camacho/CEP Tomas Camacho.
  44. EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elkano Atala (aurten aurrenekoz).
  45. Bizkaiko Foru Liburutegia / Biblioteca Foral de Bizkaia.
  46. Erriberako Merkatua / Mercado de la Ribera.
  47. Ollerietako eskolak zirenak / Antiguas Escuelas de Ollerias (aurten aurrenekoz).
  48. HLHI Luis Briñas Santutxu/CEIP Luis Briñas Santutxu.
  49. Euskararen Etxea.
  50. Arte Ederren Museoa / Museo de Bellas Artes.
  51. Radisson Colection Hotel.
  52. Bailen Etxe Orratza/Rascacielo de Bailén.
  53. Abandoko Geltokia/Estación de Abando.
  54. The Artist Bilbao hotela.
  55. Bilboko Ikastetxe Alemana / Colegio Alemán de Bilbao.
  56. Labe Garaia / Horno Alto (aurten aurrenekoz).
  57. Sarrikoko Kanpusa/Campus de Sarriko.
  58. BETA II - As Fabrik.
  59. Pabellón 6 (aurten aurrenekoz).
  60. Bizkaia Dorrea/Torre Bizkaia.
  61. Sarriko Metro Geltokia/Estación de Metro Sarriko.
  62. Deustuko Sifoia.
  63. Museo Guggenheim Bilbao (aurten aurrenekoz).
  64. Euskalduna Jauregia / Palacio Euskalduna.
  65. Meliá Hotela/Hotel Meliá.
  66. Itsasmuseum.
  67. EITBren egoitza/Sede EITB.
  68. Deustuko IIBZ Liburutegia/Biblioteca CRAI de Deusto.
  69. Behark (aurten aurrenekoz).
  70. EHUko Bizkaia Aretoa
  71. Bilbao Arena Kirol Jauregia/Pal. de Deportes Bilbao Arena.
  72. IDOM egoitza/Sede IDOM
  73. Bizkaia Frontoia
  74. BABELstudio (aurten aurrenekoz).
  75. Udaltzaingoaren egoitza/Sede de la Policía Municipal de Bilbao.
  76. Suhiltzaileen Egoitza/Sede de Bomberos.
  77.  Histórico de Euskadi.
  78. Arteche goi-tentsio ultra laborategia.
  79. Carreras Múgica Arte Galeria / G. de Arte carreras Múgica.
  80. Museoalde eraikina.
  81. Demaio (aurten aurrenekoz).
  82. APNABI. APNABIren egoitza nagusia. Egoitza nagusia (berria).
  83. Larrabetzuko plazako aterpea (aurten aurrenekoz).
  84. Azkarraga baserria/Caserio Azkarraga (aurten aurrenekoz).
  85. Edan – Rabe.
  86. APNABI Eguneko Zentroa / Centro de día APNABI
  87. Santiagoko etxebizitza berritua (aurten aurrenekoz).
  88. Labe garairako sarbide panoramikoa (aurten aurrenekoz).
  89. Zubitegia (aurten aurrenekoz).

Boluntarioei deia

Jaialdia gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da jaialdia urtero hain berezia izatea eragiten duten ehunka boluntarioen konpromisoa eta gogoa.  Boluntarioa izatea librea da; edozein herritar izan daiteke. Ez da beharrezkoa aldez aurretik arkitekturaz ezer jakitea. Baldintza bakarra ikasteko gogoa eta kultura zabaltzeko interesa izatea da.

Gaurtik aurrera, boluntario izateko izena eman daiteke www.openhousebilbao.org webgunean.

Antolaketa

Open jaialdia Open Urbanityk diseinatu eta antolatutako ekitaldi bat da. Open Urbanity irabazi-asmorik gabeko elkartea da, tokikoa, hiri-berrikuntzan, arkitekturan eta herritarren parte-hartzean interesa duten arkitekto gazteek eratua. Ekitaldiak Bilboko Udalaren babesa dauka.

Open House aukera bat da herritarrek euren hiriaren inguruko kontzientzia har dezaten arkitekturaren eta hirigintzaren bidez. Ekitaldi honen bitartez, arkitektura eta hirigintza ezagutzera ematen dira, haien zabalkundea egiten da, publiko zabal baten aurrean eta modu parte-hartzailean.