Astelehen honetan goizean, Aste Nagusirako hilabete bat baino pixka bat gehiago geratzen ez denean, eman ditu ezagutzera Bilboko Udalak jaietan Abandoibarrako eta Europa Parkeko eszenatokietara igoko diren abeslari eta taldeen izenak. Aurkezpen-ekitaldian Berdintasuneko eta Jaietako zinegotzi Itziar Urtasunek hartu du parte. Berarekin batera egon dira Gabriel de la Rosa eta Erlantz Prieto, Shinova taldearen kideak, eta Jokin Pinatxo, Janus Lester taldearen kidea. Aste Nagusiaren hurrengo edizioan milaka pertsona dantzan eta kantuan jarriko dituzten bertoko taldeetako batzuk dira hauek.
Aste Nagusiko musika programazioaren inguruan, Itziar Urtasunek ohartarazi du “gure agertokietan ikusiko duzuen artisten hautaketa” ez dela “kasualitatea”, eta zehaztu du “mimoz bilatu dugula publikoari gustatzen zaionaren eta eskaini nahi dugunaren arteko oreka, hiri ireki, plural, irisgarri eta askotarikoa garen heinean. Zein artista ari diren biran erreparatzen dugu, Euskadin emanaldiak eskaini ditzaketenak, eta Bilboko herritarrek gustuko izan ditzaketen nobedade horiek saiatzen gara aurkezten gure eszenatokietan”.
Gainera, Aste Nagusiko kartel musikala diseinatzeko kontuan hartzen diren irizpideetako batzuk zeintzuk diren azaldu ditu: “Udalak musika-programazio berdinzale eta euskaldunaren aldeko apustua egiten du: emakumeak agertokian; euskararen presentzia; bertoko artistak, euskaldunak, finkatuak eta sortzen ari direnak, eta publiko guztien arreta erakarriko duten estiloak”. Laburbilduz, Aste Nagusiak aurkezten du “askotariko programazioa, zaindua eta aire zabalean, koadrilan, familian, bikotean edo bakarrik gozatzeko pentsatuta...”. Hori guztia, “esperientzia seguruak, eskuragarriak, kalitatezkoak eta ahalik eta girorik onenarekin” izan daitezela, adierazi du zinegotziak.
Premisa horiekin, abuztuaren 16tik 23ra bitartean, larunbatetik hurrengo larunbatera, Abandoibarrako agertokira igoko diren taldeak izango dira Kai Nakai; Janus Lester, Duplarekin batera; Coque Malla; Sorotan Bele, Udal Bandarekin batera; Mocedades BOSekin batera; Alcalá Norte; Shinova-murgilduta dauden birako kontzertu ireki bakarra Bizkaiko hiriburuan eskainiko duena- eta Linaje.
Europa Parkeak, bere aldetik, abuztuaren 20tik (asteazkena) 23ra (larunbata) bitartean, hartuko ditu Rozalén eta Gatiburen emanaldiak, eta baita Los 40 Sessions Aste Nagusia eta DJ Megastar FM ikuskizunak ere, DJ eta artista nabarmenekin, hala nola Nils Van Zandt, Chema Rivas, Kuve eta J Kabello.
Abandoibarrako eta Europa Parkeko agertokiak, Aste Nagusiko gauetan protagonistak, jaietako 9 egunetan estilo eta gustu guztientzako musika entzungo den 8 guneetako bi dira.
Abandoibarrako kontzertuak
Abandoibarran, abuztuaren 16an, larunbata, programazioa hasiko da Kai Nakairen emanaldiarekin. Artista gasteiztarrak, euskarazko reggaetoiaren aitzindariak, popa, elektronika, reggaetoia eta beste erritmo batzuk nahasten dituen estilo bat erakusten du, eta bere letrek ospatzen dituzte emakumeen ahalduntzea, askatasuna eta norberaren maitasuna. Horien adibide dira "Metxa", "Goazen" eta "Gaupasa" abestiak, bere álbum berrienean, "Gaupasa" (2024), aurki daitezkeenak.
Abuztuaren 17an, igandea, Janus Lester Berako (Nafarroa) pop talde euskaldunaren txanda izango da. Jokin Pinatxo abeslariaren gidaritzapean, taldea "Lore" (2024) bere bigarren albumaren biran murgilduta dago. Lan horretan, Izaro eta Neomak taldearekin kolaboratu dute. Agertokian Dupla bikotea izango dute lagun, musika hirikorra egiten dutenak. Jatorriz Aguraingoa da taldea, eta "Nahieran" bere lehen albumaren kritika onen ondoren euskal panorama artistikoaren errebelazioetako bat izan da.
Astelehenean, hilak 18, eszenatoki berean, Coque Malla izango da. Estatuko pop-rockaren itzal eta errespeturik handienetako bat da, Ibilbide Musikalaren 2023ko Ondas Saria bezalako sarituta, eta bere 40 urteak agertokian ospatzen ditu, Los Ronaldos taldearen buru hasi zenetik.
Hurrengo egunean, asteartean, hilak 19, Bilboko Udal Musika Bandaren eta Sorotan Bele taldearen txanda izango da. 90eko hamarkadako folk-pop talde nagusietako bat den azken horren kantak birpasatuko dituzte, hala nola, “Arratsalde honetan”, “Mariñelaren zain” eta “Sing-sing-atiko folk&rolla”, denak hainbat belanauldirentzako himnoak.
Aste Nagusiaren erdia igarota, asteazkenean, hilak 20, Mocedades taldeak hartuko die lekukoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) batera. 1973ko Eurovision Jaialdian bigarren postua lortu zuen "Eres tú" eta "Tómame o déjame", "Adiós amor", "El vendedor" edo "Amor de hombre" bezalako abesti arrakastatsuekin, Mocedadesen musikak hainbat belaunaldi lagundu ditu ia sei hamarkadako ibilbidean zehar.
Ostegunean, hilak 21, Madrilgo Ekialdeko Alcalá Norte banda hasiberriak hartuko ditu mikrofonoak. Bere estreinako albumak, izen berekoa, "Superman", "La Vida Cañón", "420N" eta "Los Chavales" bezalako abestiak biltzen ditu. Taldearen eragin aniztasuna laburbiltzen dute abestiok (Joy Divisionen oihartzunetatik heavy metalaren solemnitateraino) eta Madrilgo barruti honen esperientzia garaikidea kontatzen duen manifestua ere badira.
Uriko Egun Handian, hilaren 22an, ostirala, Shinova izango da protagonista. Sustraiak Bizkaian ditu rock taldeak, eta bere estudioko bosgarren lanak, "El Presente" (2024), salmenten zerrenda ofizialean 1. postua lortu zuen merkatura iritsi zen lehen astean. Kontzertuetako sarrerak agortu eta Bartzelonako Razzmatazz eta Granadako Industrial Copera esparruak bete ondoren, Bilbon izango dira, azken lanaren aurkezpen birako kontzertu ireki bakarrarekin.
Guggenheim Bilbao Museoaren inguruan kokatutako espazio honetako programazioari amaiera emango dio Linaje taldeak, abuztuaren 23an, larunbata. Berriozarren (Nafarroa) sortua da talde berria, Aaron Romero (Kutxi Romero Mareako abeslariaren semea) buru du, eta argitaratu berri ditu "Nunca quise tu esqueleto" eta "A la luna le sobran canciones" single eta bideoklipak. Lan horiek heldu dira "A remojo" abestiaren eta "Desataron a los perros" taldearen estreinako diskoaren arrakastaren ondoren.
Europa Parkeko kontzertuak
Europa Parkean, abuztuaren 20an, asteazkena, hasiko dira kontzertuak, Rozalénekin. Rozalen bihurtu da egile abesti berriaren ahots nagusietako bat. Bere azken albumak, "El abrazo" (2024), musikaren bidez emozio unibertsalak esploratzen ditu eta Carlos Vives, Kase.O eta R de Rumba artistekin egindako kolaborazioak biltzen ditu. Era berean, duela gutxi "Rozalén por Chavela" EPa aurkeztu du, jatorri costarricarreko abeslari mexikarraren abesti ikonikoen sei bertsio biltzen dituena. Izan ere, Rozalén abeslaria antzezten ari da, "Chavela" antzerki-biran.
Gaztearen eskutik Gatibu talde gernikarra Aste Nagusiko kartelera itzuliko da ostegunean, hilak 21. 25 urteko ibilbidearen ondoren, eta 10 lan diskografiko atzean dituela, agertokiei agur esateko biran murgilduta dago. "Zoramena" (2002) lehen lana argitaratu zutenetik, euskal kantutegiaren parte bihurtu dira, aldatuz joan den estiloarekin, "EH Distopikala" estudioko azken lanaren erritmo dantzagarrienetara iritsi arte.
Hilaren 22an, ostirala, Los 40 Sessions Aste Nagusia izango da agertokian, Dani Moreno "El Gallo" ("Anda Ya" goizeko saioaren aurkezlea) eta David Álvarez (DJ eta Los 40ko eguerdiko saioaren aurkezlea) lagun dituela. Biek ala biek dantzan jarriko dute jendea, Los 40 irratiaren arrakasta guztiak bilduko dituen show-arekin, Pop, Dance eta Urban estiloko abestiekin, zuzenean nahastuta.
Azken ikuskizuna, hilaren 23an, larunbata, DJ Megastar FMk -Cadena Cienena- eskainiko du, Nía Caroren eskutik. Nazioarteko dancearen lehen postuko abestiak entzungo dira, eta gainera, Nils Van Zandt, Chema Rivas, Kuve eta J Kabello artista ezagunak ere ikusi ahal izango dira.
Estilo guztietako musika, bederatzi agertokitan
Musikak protagonismo berezia izango du Aste Nagusiko bederatzi egunetan, hiri osoan zehar banatutako bederatzi guneetan. Doako programazioa izango da, kalitatezkoa eta askotarikoa, adin eta gustu guztietako publikoarentzat pentsatua.
Horrela, Gizakundearen Elizak, maila goreneko zortzi talde hartuko ditu, Gizakundearen Elizako Musika Klasikoaren 26. Zikloan. Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, berriz, bilbainada sorta bat eta beste erritmo batzuk entzungo dira egunero eguerdian, hala nola habanerak, pasodobleak, euskal musika eta hainbat eskualdetako folklorea; eta, gauetan, ohiko guatekeak bertan ere izango dira.
Bilborock Aretoaren kasuan, “La Muestra de Metal, Pop-Rock Aste Nagusia” erakustaldiaren barruan, bertoko taldeen musikarako espazioa izango da berriz ere. Kulturarteko musikak Plaza Berrian izango du eszenatokia, Plaza Biribilak berbena arrakastatsuak hartuko ditu, eta Areatzako Kioskoak Bilboko Udal Musika Bandaren musika hartuko du eguerdiro. Santiago Plazan, bestalde, Udal Txistulari Bandaren kontzertua izango da, abuztuaren 19an, asteartean.
Kaleetan zehar ere egongo da musika, txistulari eta gaitariekin, goizero Zazpi Kaleak zeharkatuko dituztelarik, eta Areatzako eta Diputazio eta Ledesma kaleetako giroa alaituko duten fanfarreekin.
Gainera, Bilboko Koral Elkarteak Aste Nagusiko musika programazioarekin bat egingo du, Israel Santamaría jazz trio taldearekin batera, eta Itsasadarrean barrena ibiliko da abuztuaren 22an, ostirala, 10:30etik aurrera, Kantuz Kantu Zubiz Zubi jai-errepertorioarekin. Ibilbidea Itsasmuseumetik abiatuko da eta Euskalduna Jauregia, Deustuko Zubia, Arrupe pasabidea, Guggenheim Bilbao Museoa, Zubizuri zubia eta Udaletxeko zubia zeharkatuko ditu.