Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak eta BBK-k lankidetza-hitzarmena berritu dute, zeinaren bidez kulturarekiko konpromisoa indartzen baita, irakurketa, pentsamendua eta sormena sustatuz. Gainera, BBK Mediateka ezagutza zabaltzeko, esperimentazio artistikorako eta kulturarako sarbide unibertsalerako funtsezko gune gisa sendotzen da.

Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Gorka Martinez BBK-ko zuzendari nagusiak lankidetza horrekin jarraitzeko akordioa sinatu berri dute.

Azken urteotan, Mediateka BBK-k bilakaera bat izan du, publikoak kultura praktika, prozesu eta esperientzia gisa bizi dezakeen leku bihurtzeko. Zentzu honetan, akordio honi esker, Mediateka BBK sormenerako eta ikasketarako gune gisa sendotu ahal izango da, eta adierazpen artistikoen garapenean izango du epizentroa, batez ere hitzari, ilustrazioari, komikiari, zinemari, pentsamendu kritikoari eta kultura digitalari lotutako adierazpenetan.

MEDIATEKA BBK ZENBAKITAN

Hiru solairutan banatutako 4.000 metro karratu baino gehiagorekin, aurten 350.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute Mediateka BBK. Gainera, 2024 osoan zehar, 3.160 izenburu berri gehitu zaizkio katalogoari, bereziki fikzioa eta komikia ardatz hartuta, haur, gazte zein helduentzat. Horiez gain, gizarte eta kultura garaikidearekin eta ikus-entzunezko baliabideekin lotutako tituluak ere gehitu dira.

Bestalde, Mediateka Galeriako aldi baterako erakusketek, arte garaikidea gizarteari hurbiltzea helburu dutenak, 11.732 bisitari hartu dituzte, eta Mediateka BBKtik edo artisten partaidetzarekin dinamizatutako sarrera-jarduera, -tailer eta -bisitetan parte hartu ahal izan dute.

HITZA, ARDATZ AZKUNA ZENTROA - ALHÓNDIGA BILBAORENTZAT

Azken urteotan, Mediateka BBK-k lan garrantzitsua egin du literatura eta letren mundua publiko komunitate ezberdinetara hurbiltzeko, askotariko jarduerak eginez. Honen erakusgarri da ikastetxeei zuzendutako Mediateka Konektatu, Pentsatu eta Sortu programa. Programa honen bidez, ikasleek eta irakasleek bisita gidatuak egin ditzakete BBK-ko mediatekara, irakurketa, kultura digitala eta sorkuntza artistikoa ezagutzeko eta haietara ohitzeko.

Testuinguru literario honetan, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaohaur, gazte eta familiarrak bereziki zaintzen dira, eta Ipuin txiki, 4 eta 6 urte bitarteko umeentzako irakurketa tailerra eta Sormenaren txokoa, 13 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako irakurketa eta idazketa tailerra zuzentzen dira.

Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia egituratzen duten ardatzetako bat ere bada hitza. Jaialdi honetan, BBK-k babesa adierazi nahi izan dio BBK Ohorezko Saria tokiko eta nazioarteko testuinguruko egileen ibilbideari. Horrez gain, hitza Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak programaren protagonista da berriz ere, eta horien podcastek 20.000 entzuketa baino gehiago egin dituzte; baita Zinema elkarrizketak: Argiak, kamera, ekin! programare protagonista ere, Zinematekaren programazioarekin erlazionatzea bilatzen duena.

HERRITARRENTZAKO PROIEKTUA

Mediateka BBK proiektuak pertsonengan jartzen du arreta, eta pentsamendua bultzatzen du ikuspegi sozial, inklusibo eta jasangarri batetik. Ezagutza kritikoa sortzen du, artearen eta artisten bitartez gizartea eraldatzen duena eta gizarte anitzagoa eraikitzen duena.

Hitzarmen honen berrikuntzarekin, Azkuna Zentroak - Alhóndiga Bilbaok eta BBK-k kulturarako sarbide unibertsalarekin duten konpromisoa berresten dute, eta Mediateka BBK-ren alde egiten jarraitzen dute, Bilborako kultura- eta hezkuntza-eragile gisa. Honez gain, sendotu egiten da haur, gazte eta familientzako programazioa sendotzeko konpromisoa, kultura- eta sormen-industriei laguntza ematekoa, bai eta bizikidetza eta migratzaileen kolektiboarengana hurbiltzea ere.