Bilbok eraikinen argiak ordubetez amatatuko ditu larunbatean planeta zaintzeko
Urtero bezala, 2007az geroztik, "Planetaren Ordua" ospatzen da
Urtero bezala, 2007az geroztik, 'Planetaren Ordua' ospatzen da. Kanpaina hori WWF erakundeak bultzatzen du, eta, bertan, mundu osoko pertsonek beren argiak amatatzen dituzte ordubetez, planetari laguntza sinbolikoa erakusteko eta planetari eragiten zaizkion ingurumen-arazoei buruz kontzientziatzeko.
Urtero legez, Bilboko Udalak bat egingo du ekimen horrekin, eta zapatuan, martxoak 22, ordubetez (20:30etik 21:30era), argiak amatatuta egongo dira herriko eraikin eta monumentu enblematikoetan, hala nola, udaletxean, Begoñako basilikan, San Bizente elizan, Aznar eraikinean, San Agustin eraikinean eta Arriaga Antzokian.
Bilboko Udaleko alkateordea eta Mugikortasun eta Iraunkortasun zinegotzia den Nora Abete-k berriro egin die deia “herritar guztiei, erakunde publikoei, eta entitate eta organismo pribatuei, beste behin ere halako ekimenak babestu ditzaten, konpromiso publiko gisa, klima-aldaketa gelditzeko eta gure planetaren etorkizuna hobetzeko lanean aritzeko".
2025. urte honetan, ekimen hau lehenengo aldiz gauzatu zenetik 18 urte betetzen diren honetan, inflexio-puntu batean gaude krisi klimatiko eta naturalarekin, Parisko 2030erako Akordioak tenperatura globalaren igoerari ezarritako 1,5ºC-ko muga ez betetzeko bidean baikaude. Beraz, datozen 5 urteak funtsezkoak dira etorkizunerako, eta 1,5ºC-ko atalase klimatikoaren azpitik egon behar baitugu, gure planetari kalte itzulezinak saihesteko.
Planetaren Ordua mundu-mailako mugimendua da, eta urtero-urtero 200 herrialdek baino gehiagok eta milioika pertsonak hartzen du parte, etxeetan, enpresetan, eraikin eta monumentu enblematikoenen argiak amatatuz 20:30etik 21:30era bitartean -unitate globaleko 60 minutu- planetaren alde.
Temas
Más en Bilbao
-
Hasta 15.000 euros por dormir en Bilbao el día de la final de la Europa League
-
BilbaoBizi paraliza el servicio del 31 de mayo al 15 de junio para sustituir las bicicletas
-
Betolaza estrena una nueva plaza para eventos del barrio
-
Fiesta Disney en Bilbao con canciones de High School Musical o El Rey León